Irratsaioak
2021/07/12 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Uzt 21 0
Erabat aldatuko da eguraldiaren izaera ipar mendebaldeko eraso batek harrapatuta, ipar partea gaztigatuko duelarik giroa galanki petralduaz. Tenperatura asko jaitsi eta lainotzarrak arrastaka euri lardatsa dariela, galanki mikaztuko du giroa egun batzuetarako lardaskeria honek. Ez digu bat ere graziarik egingo aldaketa petral honek, garaiko tankera galanki zapuztuaz. Barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarmenduko da aldaketa hau.
KUTXA BIRA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Uzt 21 0
Iparra-Hegoa elkarteak antolatutako Bizi gira… kutxa bira! dinamika, martxoaren 20an hasi zen Argentinako Viedma-Patagonesen eta maiatza bukaeran Seguran eman zitzaion amaiera aldarriz eta ametsez beteko zurezko kutxari. Ostiralean Lazkaon egin zen Agerraldian aipatu zuten Lazkaoko beneditarren artxibategian goredeko direla mezu guztiak eta kutxa berriz Segurako Turismo Bulegoan. Iparra Hegoako Euri Albizuk xehetasun guztiak eman dizkigu.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Uzt 21 0
Goierriko hitzako Iñaki Gurrutxagak astean zehar jorratuko dituzten gaien ingurukoak ekarri dizkigu.
2021/07/09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Uzt 21 0
Gaur zeharo eguraldi ona elementuak modu onean direla. Haize suabea aldakor, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ipar ekialdetik. Goizez hodei bakan batzuk zeru sabaian eta arratsaldez erabat oskarbi eguzkiarentzat lan leku bikaina bermatuaz. Bazterrak ederki goxatuko ditu sasoiko dagoen eguzki mardul horrek. Eguratsaren hezetasuna modu onean dela, garden sumatuko dugu dotorezia areagotuaz. Penintsulan aurkituko den antizikloiaren efektua izango da giro bikain hau.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Uzt 21 0
SAN TELMO MUSEOA BIDAIARIK LUZEENA. LEHEN MUNDU BIRA ERAKUSKETA ETA URGULL MENDIKO IBILALDIAK ETA BERTAKO KANOIAK ERAKUSKETAREN INGUKOAK KONTATU DIZKIGUTE SAN TELMO MUSEOKO LAGUNEK.
LUCA RICCI ITALIAR EUSKALDUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Uzt 21 0
Luca Ricci gazte italiarra da, baina euskaraz ederki hitz egiten du. Euskarazko bisitaldi turistikoak antolatzen hasi da Erroman.
Ataun Irratia
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 21 0
Gaurkoan Ataun Irratia gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, Ioar Aizpurua eta Gorka Santestebaren eskutik.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek, Shadowmap, itzala non egongo den esaten dizun mapa eta Zuhaitzak, beroaren kontrako inbertsio onena hirietan gaien inguruan hitz egin digu.
’30 emakume ahaztezin’ erakusketa Zegaman
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Uzt 21 0
Uztailaren 15era arte egongo da ikusgai ’30 emakume ahaztezin’ erakusketa Zegamako Anduetza parketxean, Joseba Izagirre alkatearekin izan gara
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Uzt 21 0
Eureka zientzia Museoko Miren Milletekin gizakien begiei begira jarri gara gaurkoan.