Irratsaioak
ASTOTREK
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Uzt 21 0
Astoak eta mendi ibilaldiak uztartuta, txangoekin paisaiak ezagutzeko aukera ematen du Berastegiko Astotrek proiektuak. Xehetasunak Elena Irigoien sortzaileak eman dizkigu.
2021/07/16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Uzt 21 0
Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera goizeko laino maskalak desagertu era arratsaldean erabat garbi egongo delarik lurralde guztian. Lehenbizi kostaldean garbituko da eta pixka bat barnealdeago temati mantenduko dira laino narrasak baina lurralde guztia garbi geratuko da hurrengo egunetarako. Tenperaturaren igoera berriz barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarituko da. Dotoreziak eta epeltasunak dezente irabaziko dute udararen santsuekin.
ELKARTASUN KONTZERTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
BIHAR UZTILAK 16, Itsas Salbamendu Humanitarioa SMH elkartearen aldeko elkartasun kontzertua egingo dute. Mikel San Sebastian elkarteko kidea izan dugu goizerokoan beren jardueren berri eman eta kontzertuaren ingurukoak azaltzen.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
Sustatuko lUistxo Fernandezek Egunean behin finalaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Izan ere EITBk Biba Zuek programan zuzenean eskeiniko du finala.
2021/07/15 EGURALDIA/JOXE ANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
Gaur atzoko bideari eutsita, egun goibela izango dugu, batez ere goiz partean. Arratsaldean ostarte batzuk agertuko dira zeru sabaian.
SCAPE ROOM ETXALAR
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Uzt 21 0
Etxalar Escape Room ihes-jokoetan oinarritutako jarduera soziokultural bat da. Jokoan zehar, pertsona talde batek 60 minutu izango ditu gai baten inguruan prestatutako leku batetik ihes egiteko. Kasu honetan Etxalar ezagun egin duten kontrabandisten eta usategietako kontuak ezagutzera eramango gaitu. Itsaso Elizagoienek eman dizkigu xehetasunak
2021-07-14 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Uzt 21 0
Lainoak arrastaka eta goiko hodeiak parean direla, goibel mantenduko da gaur egun guztian eta goiz partean euri pixka bat bota ere bai. Arratsaldean ipar mendebaldeko haize petralarekin, ateri baina goibel eta zikin grazia gutxiko eguraldia izanez, giro aspergarriarekin. Oraindik kaskarkeriak jarraitu egingo du.
ERRADIKALAK GINEN
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Uzt 21 0
‘Erradikalak ginen, gara eta izango gara’. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak ‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu nahi dute. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. Gaur Seguran izango dira.
IZARRA URDAILETA SEGURAKO ALKATEA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Uzt 21 0
Segurako alkate Izarra Urdailletak, udako agendako ekintzak aipatzeaz gain, udan zehar Seguran egingo dituzten konponketa lanen berri ere eman digu.
2021/07/13 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 13 Uzt 21 0
Atzo hartutako tankerari eutsiko dio bete-betean petralkeria eta lardaskeria mantenduaz. Tenperatura beheraka eta ipar-mendebaldeko haizea mugituaz, asko mikaztuko da giroa lurralde guztian. Hegoaldean ere asko mikaztuko da ibai haizea mugitu eta tenperatura asko jaitsiaz. Bihar ere gaurko tankerari eutsiko dio lardaskeria eta petralkeria mantenduaz, baina on aldi bikaina martxan astebururako. Ea hobekuntza horrek garaiari dagokion maila harrapatzen duen.