Irratsaioak
AURTENGO UDAN ERE DYLAN INGLIS EUSKAL HERRIRA ETORRI DA ETA BIZI IZAN DITUENEN INGURUAN ARITU GARA BERAREKIN
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Abu 21 0
Dylan Inglis Devonen, Ingalaterran, jaio zen. Euskal Herrira egindako oporraldi batean egin zuen topo euskararekin eta ikasteari ekin zion.
Gaur bere uda honetako bizipenen inguruan hitz egin dugu berarekin; urrian edo itzuliko da berriz ere Euskal Herrira eta egonaldi luzeago bat igaroko duela ere baieztatu digu.
JOXE LANDAK BERO HANDIKO EGUNAK IRAGARRI DIZKIGU
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Abu 21 0
Joxe Landak tenperatura altuak iragarri ditu ondorengo ordu eta egunetarako; bero hodei batzuk ere garatu daitezke, baino oro har uda giro bikainaz gozatzeko aukera izango dugu.
GARIKOITZ IRURETAGOIENA APNEA TXAPELDUNAREKIN UR AZPIAN MURGILDU GARA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 21 0
Garikoitz Iruretagoiena Euskadiko eta Espainiako apnea txapelketako txapelduna da, ta aurten estreinekoz Munduko indoor apnea txapelketan ere aritu da Serbian; bere hastepenen eta tekniken inguruan hitz egin dugu zizurkildarrarekin.
JEXUX AIZPURUAK ATAUNEN HISTORIAN ZEHAR IZAN DIREN IDAZLEI BURUZKO IKERKETA EGIN DU
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 21 0
ATAUNIKER Kultur elkarteko Jexux Aizpuruak, Ataunen historian zehar izan diren idazlei buruzko ikerketa egin du; bilduma handia pilatu du eta guzti horren berri emateaz gain, herriko ondarea bizirik mantendu eta idazle hoietako askok hartutako lanaren aitorza egitea ezinbestekotzat jotzen du.
JOXE LANDAK GAURKORAKO ERE UDA GIRO BIKAINA IRAGARRI DU
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 21 0
Joxe Landak udako giro bikaina iragarri du gaurkorako eta hurregon egunetan tenperaturak gora egingo duela ere aipatu digu.
Hilabeteroko hitzordua egin dugu Izarra Urdalletarekin
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abu 21 0
Seguran eginiko eta egingo diren konponketa, Partzuergoko Lehendakaritza eta Goierriko eta herriko langabezia tasaren inguruan aritu gara Izarra Urdalletarekin gure abuztuko hitz orduan.
UDALBILTZA”GEURETIK SORTUAK” PROIEKTUA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Abu 21 0
Udalbiltzak sorturiko, Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du Geuretik Sortuak proiektuarekin; Lide Hernando proiektuko teknikariarekin hitz egin dugu guzti honen inguruan.
2021-08-06 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 06 Abu 21 0
Ipar haizeak dezente zapuztuko du atzoko uda giroa laino narrasak barreiatuko dituelarik. Ipar isuri aldean giroa moteldu eta zikinduaz, atzoko onaren mailak dezente galduko du batez ere kostaldean. Tenperatura beherago ipar haizeak eraginda, giroa dezente petralduaz. Lurraldearen hegoaldean bikain mantenduko da uda giroa haizeak pixka bat mugituaz apur-bat mikaztu arren. Eguraldiaren joera aldatze honek egun batzuetan iraungo du uda giroa zapuztuaz.
OPORRAK BAKEAN EKIMENA/SAHARAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Abu 21 0
Saharako haurrak ezin direnez Euskal Herrira etorri, ‘Mezuak hodeietan’ kanpaina jarri dute martxan Oporrak Bakean elkartetik. Eli Eizagirrek eman dizkigu xehetasunak