Irratsaioak
Sebas Gartziarena Ordiziako Erizaina
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 17 Abu 21 0
Ordiziako anbulategiko erizaina eta Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidea den Sebas Gartziarenarekin izan gara, Aziz Ndayek bere bizikleta egokitua jaso duela kontatu digu eta martxan dituzten proiektuak aurkeztu dizkigu ere.
JOXE LANDA ABUZTUAK 16
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abu 21 0
Joxe Landak eguraldi kaskarra izango dela aipatu digu eta euria iragarri du ostegunera arte. Ipar haizea ere izango da eta tenperatura ez da 20 graduetatik pasako,
Luca Ricci
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abu 21 0
Luca Ricci erromatarra da, eta bisita turistikoak gidatzen ditu euskaraz. Goizerokoan izan genuen bisita gidatuen berri ematen.
Gaurkoan, Erroman, nolako uda izaten ari den aipatu digu.
Urdaibai Bird Center – Edorta Unamuno
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abu 21 0
Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok 20 urte daramatza txorien mugimenduak eta jarrerak aztertzen. Hori dela ta, txori arraza beraren artean dialektoak daudela dio.
Gaurko tartean txorien komunikatzeko erari eta egoerak adierazteko erabiltzen dituzten kantuetako batzuk aipatu ta entzun ditugu.
NEREA AMONDARAIN MEDIKUNTZA IKASLEAK ” I DO MIND” KANALA ZABALDU BERRI DU YOUTUBEN; TABUTZAT HARTZEN DIREN GAIEN INGURUAN ASKATASUN OSOZ HITZ EGITEKO KANALA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abu 21 0
Nerea Amondarainek betidanik sentitu izan du besteei laguntzeko grina; medikuntza ikaslea da eta gaixotasun mentalei eta hauek eskatzen duten zaintzaren garrantziaz hitz egin digu.
Duela gutxi Youtuben “I do mind” kanala ireki du, bertan tabutzat hartzen diren gai anitzen inguruan askatasun eta lasaitasun osoz hitz egin ahal izateko, eta bide batez, horrelako egoeraren batean dagoen edo pairatzen duen orori laguntza emateko asmoarekin martxan jarri duen ekimeraren inguruan aritu zaigu.
JOXE LANDAK UDA BETEKO GIROA IRAGARRI DU ASTEBURURAKO
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abu 21 0
Joxe Landak uda beteko giroa iragarri du datozen orduetarako; 30 gradu inguru barnekaldeko zenbait puntutan eta kostaldean itsasoko brisari esker, giro atseginagoaz gozatzeko aukera izango dugula aipatu digu.
NIKOLAS OSINALDEREKIN UZTAILEKO TURISMO DATUAK ERREPASATU DITUGU ETA UDA HONETAN ORO HAR EMAITZEN GORAKADA ERE NABARMENDU DU
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Abu 21 0
Niko Osinalde Goierriko GOITUR turismo agentziako zuzendaria izan dugu beste behin gurean, eta 2019ko uda denboraldiko datuetara gerturatzen ari garela nabarmendu du; iazkoarekin alderatuz, gorakada nabarmena izaten ari da turismo sektorea.
Pozik eta itxaropentsu agertu da eta irailera begira, orain arteko datuak mantentzeko moduan izango garela iragarri du.
ANDONI AGIRREGOMEZKORTAREKIN “BOST MINUTUN” ANTZEZLANAREN ESTREINALDIAZ HITZ EGIN DUGU
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Abu 21 0
Txalok Produkzioak konpainiaren “Bost minutun” antzezlana estreinatuko dute gaur arratsaldeko 20.00etan Donostiako Antzoki Zaharrean.
Nekane (Itziar Urretabizkaia) eta Koldo (Andoni Agirregomezkorta) bikotea dira antzezlaneko protagonistak, haurdunaldi testa egin eta emaitza jakiteko bost minutu falta dituztenak; tarte horretan hainbat galdera sortuko zaizkie buruan: Guraso izateko prest ote daude?; Gurasoak izan nahi al dute?; Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?.
Umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen dituen obrari buruz aritu gara Andonirekin.
MIREN KARMELEK SINESTESIA DU ETA BERARENTZAT EZ DA EZER BEREZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Abu 21 0
Imajinatu zerbait entzuten duzun bakoitzean (musika, zarata, ahotsa) koloreak, formak eta mugimendua ikusten dituzula; edota emozio indartsuak kolore jakin batekoak direla zuretzat.
Batzuek ez dute horrelako zerbait imajinatu behar, esperientzia hori berez bizi dutelako; Miren Karmele Gomez Garmendia komunikatzailearen kasua da.
Gain honen inguruan aritu gara berarekin eta xehetasun ugari eman dizkigu.
JOXE LANDAK EGUN BERO TA EGUZKITSUAK IRAGARRI DITU
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Abu 21 0
Aurreko egunetan bezala, gaurkoan Joxe Landak egun eguzkitsu eta beroak iragarri dizkigu, kostaldeko eta barnekaldeko tenperaturen aldea ere nabarmenduaz.