Irratsaioak
2021-08-24 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Abu 21 0
Tenperatura eta haizea berdintsu baina dotoreziak irabazi laino edo hodeirik bat ere gabe. Oskarbiarekin egunsentian fresko samar baina hego ukituko haize leunak eta eguzkiaren igurtziak azkar epelduko dute giroa goxotasuna galanki nabarmenduaz. Beraz, uda giro bikaina, kostaldean ere tenperatura tamaina egokian dela eta barnealdeagoetan bero puntua nabarmenduko da bolatan haizea ekialdetik pixka bat mugituko den arren. Hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko du.
IBUR HIPIKA KLUBA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abu 21 0
Zaldian ibiltzea maite baduzu Ibur hipika kubeko lagunak esku zabalik jasoko zaituzte. Bertako arantzak Iburren egiten duten eta eskaintzen duten jardunaren xehetasunak eman dizkigu.
GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA/SABIN URCELAY
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abu 21 0
800 odol-emate behar dituztela jakinarazi digu Gipuzkoako Odol elkarteko Sabin Urcelayek
2021-08-23 EGURALDIA* JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Abu 21 0
Tenperatura eta haizearen jita berdintsu baina dotoreziak asko irabaziko du goiz partean lainoak saretu eta arratsaldean oskarbia nagusituko delarik. Itxura polita hartuko du eguraldiak hobetzeko joera nabarmenduaz eta iragarpen zantzuek erakusten dutenez, bikain portatuko da eguraldia astean zehar onetik onerako joerari eutsiaz. Beraz, uda giro bikaina elementuak modu onean direla, sekulako on aldia gozatzeko aukera izango dugularik Euskal Herri guztian.
JOXE LANDA ABUZTUAK 20
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abu 21 0
Joxe Landak bi egunetarako onaldia iragarri du. Tenperaturak 28 gradu inguruetara irtsiko dira eta hego haizea izango dugu.
EH FURGO
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abu 21 0
EH Furgoko Arkaitzek, udako bidaietako bat kontatu digu; Asturiasen izan da eta bertan zer ikusi duen eta nolako plana egin duen kontatu digu.
JOXE LANDA ABUZTUAK 19
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abu 21 0
Bihartik aurrera eguraldi ona iragarri du Joxe Landak, tenperaturak gora egingo dute eta hego haizea nagusituko da.
Gaurkoan, ostarteak eta aurreko egunetako tenperaturak izango ditugu.
XENDAPEDALAK BIZIKLETA PARKEA LEGORRETAN
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Abu 21 0
Legorretako Kirol eta Ingurugiroko Zinegotzia den Iñigo Lasarekin izan gara, uztailean Legorretan “xendapedalak bizikleta parkea” inauguratu zuten eta gaurkoan gertutik ezagutu dugu.
JOXE LANDA ABUZTUAK 18
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Abu 21 0
Eguraldi “tristearekin” jarraituko dugula aipatu digu Joxe Landak eta tenperaturak 20 gradu inguruan mantenduko dira.
Ostiralean eta larunbatean berriz uda giroko eguraldia espero da.
JOXE LANDA ABUZTUAK 17
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 17 Abu 21 0
Joxe Landak eguraldi kaskarra jarraituko duela aipatu digu, baina bihartik aurrera eguraldi hobeagoa egingo duela iragarri du. Gaur ere tenperatura 20 gradu ingurukoa izango da.