Irratsaioak
MEDORI PROIEKTUA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Ira 21 0
MEDORI-PROIEKTUko -Eider Hoyosekin hitz egin dugu eta azaldu digu Alzheimerra-eta-beste-dementzia-batzuk-dituzten-pertsonei,familiakoak eta maite dituzten pertsonak ez ahazten laguntzeko jolas bat sortu dutela.
2021-09-06 EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 06 Ira 21 0
Gaueko eta egunsentiko haizearen hego ukituak gorantz eragingo dio tenperaturari beroa galanki nabarmenduaz uda giro bikainarekin. Hodei sare batzuk zeru sabaian oskarbia nagusi dela eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Bero galanta baina jasangarria elementuak modu onean direla. Kostaldean ere asko nabarmenduko da beroa baina barnealdeetan dezente gorago tenperatura bero lamada gehiago nabarmenduaz. Beraz, egun batzuetan uda giro bikaina.
JOXE LANDA IRAILAK 3
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ira 21 0
Gaurtik hasita eguraldi oso ona datorrela iragarri digu Joxe Landak. 30 gradu inguruetara iritsiko dira tenperaturak.
Legazpiko Artzain Eguna
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ira 21 0
Irailaren 5ean igandean GIpuzkoako 37. Artzain Gazta Lehiaketa eta Gipuzkoako 52. Artzain Txakurren Txapelketa ospatuko da Legazpin. Informazio guztia Legazpiko Udaleko Nekazaritza eta Hirigintzako Teknikaria den Ane Miren Agirrezabalak eskeini digu
IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ira 21 0
Igartubeiti Baserri Museoan lanean aritzen dan Iban Maiz gurean izan da. Igartubeiti Baserri Museoan nolako udan izan duten azaldu digu.
Irailetik aurrera zein ekintza izango dituzten azaldu dizkigu Iban Maizek ere.
JOXE LANDA IRAILAK 2
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ira 21 0
Eguraldi euritsuarekin jarraituko dugula aipatu du Joxe Landak, baina bihartik aurrera eguraldia argitze aldera egingo du asteburuan uda giroa ekarriz.
NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ira 21 0
Niko Osinalde Goierriko GOITUR turismo agentziako zuzendaria gurean izan da uztaila eta abuztuko dauak azaltzeko. Goierrin, abuztuan, turismoa gora egin duela aipatu digu.
JOXE LANDA IRAILAK 1
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ira 21 0
Irailarekin batera eguraldi euritsua iritsi da ere. Ostiralera arte antzeko eguraldia izango dugu. Asteburuan uda giroa bueltatuko da.
JOXE LANDA ABUZTUAK 31
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abu 21 0
Joxe Landak, bihartik aurrera, eguraldi aldaketa datorrela iragarri du. Gaurkoan, tenperatura 27 gradu ingurukoa izango da.
KIETOPARAU
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abu 21 0
KIETOPARAU proiektua, amek eta izebek martxan jarritako proeiktu bat da. Adin guztietarako egindo mahai jolasak dira eta mugikorrak eta tableten erapilpena murrizte aldera sortutakoa.