Irratsaioak
TXOKOSFERA LEITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Ira 21 0
Naiara Agirrek ‘Txokosfera’ jarri du martxan, bere herrian, Leitzan. Txokolatea protagonista duen txokoa da. Berezitasunen artean txokolatezko esfera pertsonalizatuak egiten ditu .
2021-09-13 EGURALDIA-JOXE LANDA
Irratsaioak 13 Ira 21 0
Gaur ere bikain portatuko da eguraldia, tenperatura atzo baino pixka bat gorago dela. Hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik bat ere gabe. Haizeak hego ukitua baina suabe ibiliko denez, goxo mantenduko da giroa elementuak modu onean direla. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin eta zeru sabaiko hodei sare horiek ez dute bat ere trabarik egingo eta bikain portatuko da eguraldia baina euri bolada ate joka. Gaur gauean hasi eta hurrengo egunetan jarraitu.
2021/09/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Ira 21 0
Atzokoaren tankerari eutsiko dio gaur ere, tenperatura eta beste elementuak berdintsu direla. Giro goxoa baina eguratsa eta zeru sabaia zikin samar direla, dotoreziak apur bat galduko du baina ona deitzeko moduan mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari, bihar gaur baino hobea izango delarik. Zikin antzean baina goxo elementu batzuk modu onean direla. Epel puntu goxoa eta ipar haizea oso suabe direla, bikain portatuko da batez ere hurrengo egunetan.
AMERRI IKUSKIZUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ira 21 0
Musika, bertsoak eta poesia uztartzen dituen ‘Amerri’ ikuskizuna egingo dute Ordizian, gaur ostirala, arratsaldeko 19.00etan herri antzokian Andoni Salamero olerkariak, Andoni Egaña bertsolariak eta Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek.
MODELISMO ESTATIKOKO ERAKUSKETA SEGURAN
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ira 21 0
Josu Araiztegik, Gipuzkoako modelismo estatiko elkarteko lehendakariak, azaldu digu, tailer erakusketa antolatu dutela Segurako kultur etxean asteburu honetarako.
GETXOPHOTO
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ira 21 0
Getxophotoren 15.edizioa irailaren 2tik 26ra egingo da ETA Jokin Aspuru zuzendariarekin aipatu ditugu aurtengo nobedade nagusiak.
2021-09-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Ira 21 0
Goizean eguraldia nahiko garbi mantenduko da, zeruan laino batzuk agertuko direlarik, eguardi aldera baliteke euri pixkat egitea.
2021-09-08 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Ira 21 0
Zertxobait aldatuko da eguraldiaren martxa baina onaren mailak ez du asko galduko eta akats txiki batzuk gorabehera ongi portatuko da eguraldia. Goi geruzetan hodeiak trinkotuaz, euri zaparradatxoak barreiatuko dira baina beste elementuak modu onean mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari kostaldean apur bat narrastuko den arren.
URRETXUKO-FOLKLORE-JAIALDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Ira 21 0
Juan Luis Elgarrestak XXXII.URRETXUKO FOLKLORE JAIALDIA aurkeztu digu
2021-09-07 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Ira 21 0
Gaur hego haizea mugituko da pixka bat eta leku batzuetan apur bat molestatu ere bai baina gainerako elementuak modu onean direla akats txikia izango da hori uda giroari bikain eutsiko diolarik. Zeru sabaia goiko hodei sare batzurekin dotore agertuko da. Hego haizearen ufadatxo horrek iluntzerako baretze aldera egingo du eta zeru sabaiko hodeiek trinkotze aldera eginaz, euri mehatxua sumatuko da eguna bukatzerako. Hurrengo egunetan pixka bat nahaste aldera egingo du.