Irratsaioak

5 HERRIEN ARTEKO VI. IBILALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 16 Ira 21 0

Jexux Mari Ormazabal Segurarra eta Antonio Berasategi Idiazabaldarra izan ditugu estudioan, Bost herien arteko VI. ibilaldiko xehetasunak eskaintzeko.

SEGURAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ira 21 0

Pasa den astean prentsaurreko bidez iragarri zuten Segurako Txirrindula Elkartearen zuzendaritza batzordeak , taldea uzteko beraien nahia. Orain errelebo bila dabiltza, eta herritarrei dei egin die.

KILOMETROAK 2021

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ira 21 0

Aurkeztu da Kilometroak 2021 “Batera, bagara, bat gara” lelopean. Historikoki jaialdia plazak euskaraz eta festak bete izan ohi ditu baina aurten, pandemia dela eta, dena murriztu behar izan da eta Covid-19rako baldintzetara moldatu, hala ere, denetariko ekimenak izango dira adin guztietarako pertsonentzako. Nekane Artolarekin, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu.

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ira 21 0

 

 EUREKA ZIENTZIA museoko Mikel Abadia izan da Goizerokoan eta hostoak zergatik aldatzen duten kolorez  azaldu digu.

2021-09-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Ira 21 0

 Atzo hartutako tankerari eutsiko dio. Hego haizea nora ezean geldi baina ipar ukitua nabarituko zaiolarik eta zeru sabaia estaliago hodei mota guztiekin, ateriari eutsi ezinean. Tenperatura beherantz abiatuaz eguraldiaren on maila galeran sumatuko dugu baina oraindik on mailari dezente eutsiaz.

BETZAIDA URTAZA/AMESGILE ARGITALETXEA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ira 21 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtaza izan da gurean, dituen proiektu berrien berri emateko.

JOSUNE ARRONDO/ 45.EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ira 21 0

Segurako udaleko kultur teknikaria den Josune Arrondo izan da estudioan, ikasturte berrirako prestatu dituzten ikastaroen berri emateko eta baita urriaren 16an ospatuko den 45. Euskal Herriko dantza txapelketa aurkezteko ere.

2021-09-14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Ira 21 0

Hego haizea pixka bat mugituko da gaur eta tenperatura apur bat jaitsi ere bai baina maila egokian mantenduaz, giro goxoa haize guneetan izan ezik. Zeru sabaia estalia hodeiak konkortzeko joerarekin, ekaitzak garatuaz zaparrada trumoitsuak barreiatuaz. Horixe izango da egun batzuetan mantenduko den joera eta azkenean freskatu eta narrastu haizea iparretik jarrita. Beraz, giro nahasia astean zehar freskatzeko joera ere nabarmenduko zaiolarik.

ENEKO GOIBURU

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Ira 21 0

Eneko Goiburu (Ondarre Gaztaindegia) txapelduna izan dugu estudioan gaur goizean eta Ordiziko gazta lehiaketaren eta jaso duen sariaren ingurukoak ekarri dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika