Irratsaioak
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urr 21 0
GITBko Ainhoa Ibañezekin telebistan izango dituzten aste guztiko edukien errepasoa egin dugu.
BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO ASTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urr 21 0
GARBIÑE ARAMENDIK, Bularreko Minbiziaren Aurkako Katxalin Elkarteko Kideak, asteko ekintzen berri eman digu
2021-10-18 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urr 21 0
Gaur hego haizea izango dugu protagonista tamaina egokian mugituaz, kostaldean ere egun guztian mantenduko delarik. Bat ere zakartu gabe tamaina egokian, giro goxo eta atsegina, dotorezi politarekin hodei bakan batzuk zeru sabaian ikusiko diren arren. Erreka laino txamarrak segituan desagertuaz erabat ona behetako txokoetan ere lurralde guztian bermatuaz. Horrela elementuak modu onean direla, disfrutatzeko giroa egun guztian lurralde osoan.
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urr 21 0
Amaia Gartzia zinema adituak , asteburuko filmen estreinuen ingurukoak bildu dizkigu.
2021-10-15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Urr 21 0
Tenperatura apur bat gorago eta zeru sabaian gutxi molestatuko duten hodei batzuk, onaren maila bat ere galdu gabe. Kostaldean gehiago nabarmenduko da orokorreko hobetze hori, hego ukituaren eraginaz baina asko mugitu gabe giro goxo eta atsegina mantenduaz, dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian izango dira. Beraz, gaur, txalo jotzeko moduko giroa egun guztian, elementuak modu onean direla.
EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 21 0
Udaletxeko Izarra Urdaileta alkatea eta kultur teknikaria den Josune Arrondok Urriaren 16an Seguran izango den Euskal Herriko dantza txapelketaren xehetasunak eman dizkigute baita udaletik martxan jarri duten argazki lehiaketaren ingurukoak.
TXUKUNTZEN
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 21 0
TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabal izan da Goizerokoan eta bulego eta lan mahaien txukunketaren inguruko gakoak eman dizkigu.
2021-10-14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Urr 21 0
Tenperatura apur bat gorago eta zeru sabaian gutxi molestatuko duten hodei batzuk, onaren maila bat ere galdu gabe. Kostaldean gehiago nabarmenduko da orokorreko hobetze hori, hego ukituaren eraginaz baina asko mugitu gabe giro goxo eta atsegina mantenduaz, dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian izango dira.
2021-10-13KO BIXI BIXI /ELHUYAR
Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Urr 21 0
ELHUYAR hiztegiak 25 urte bete ditu eta honen berri jaso dugu Bixi Bixin