Irratsaioak

TXISTEMA/ANDONI SALAMERO

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urr 21 0

Andoni Salamerok eta Errege Beldak ‘Txistema’ ikuskizuna egingo dute larunbatean 19.00etan Urretxuko Labeaga aretoan; umorezko ikuskizun honen helburua sistemaren inguruko hausnarketa sustatzea da.

2021-10-20 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Urr 21 0

Gaur ere berdintsu hego haizea protagonista dela eta hodeiak bai baina ateriari eutsiaz, goxo mantenduko da giroa. Iluntzean, hodeiak sendotuaz, pixka bat goibelduko da.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA/ HEZIKETAN MUGAK ETA LIMITEAK

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urr 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentrutik Idoia Apaolazak, haurrak hezterako orduan, mugak eta limiteakjartzea zergatik eta zertarako azaldu digu.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urr 21 0

Sin mala intencion taldeko Gorka Lizaso izan dugu  Goizerokoa saioan. Gorkak urriaren 22an Sin Mala Intencion taldeak Beasaingo Igartzan izango duen kontzertuaz hitz egin digu . Azkenik, Gorkari erronka berri bat jarri diogu.

RAFA BERASATEGI

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urr 21 0

Jabi Aspururen San Adrianen inguruko hitzaldia gaur izango da Seguran eta Rafa Berasategik honen berri eman digu.

2021-10-19 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Urr 21 0

Hego haizea pixka bat mugituko da, zenbait lekutan molestatzeko moduan izan daitekeelarik. Oro har ez da asko zakartuko eta epeltasuna eta garbitasunari dezente eutsiaz, ontzat hartzeko moduko eguraldia izango dugu gaur ere, elementuak kili-kolo baina alde ona nagusi dela. Giro gustagarria gehienbatean kostaldea ere hegoak goxatuko duelarik. Beraz, guar ere udazken giroaren alde ona erakutsiko du, tipikoa den hego haizearekin.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urr 21 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan bi emakume euskaldun aipatu dizkigu. Bata, Sonia Gonzalez Fernandez idazle Barakaldarra eta Eugenia Iriondo “Eibarresa”Erraketista profesionala.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika