Irratsaioak

TXUKUNTZEN-MAITANE ORMAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urr 21 0

TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabalek aipatu digu, UDAZKENA urtaro aproposa da BAZTERKETArako. Naturari kasu egiten badiogu, zuhaitzak hostoak askatuz doa. Zaharrak atzean utzi, neguko hotza ahalik eta goxoen igaro eta ondoren udaberrian bizi berritzeko. Guk berdina egitea oso aproposa da. Psikologikoki introspekzio edo hausnarketarako garaia, ondoren udaberrian energia berriekin loratzeko.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urr 21 0

SUSTATUko LuistxO Fernandezekin,Alec Baldwin aktoreak Halyna Hutchins argazki zuzendaria nahigabeko tiro batekin hil zuela aipatu dugu eta horren harira Sustatun Pelikuletako armen datubase harrigarria ezagutara eman dute

2021-10-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Urr 21 0

Udazten giro ederrarekin jarraituko dugu, hego haizea nagusi delarik

LAIOTZ HERRI ESKOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urr 21 0

Laiotz Herri eskolako Haurrak etorri zaizkigu ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun irratsaiora. Gaur Xare, Sugar eta Rimas izan ditugu.,

2021-10-27 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Urr 21 0

Gaur ere berdintsu jarraituko du eguraldiak lardaskeria mantenduaz ipar haizea temati dela. Laino maskalak ipar partean barreiatuaz grazia gutxiko eguraldia ateriari eutsiko dion arren baina kaskar antzean giroa. 

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Iragarkilaburrak.euseko Lierni Ormazabal izan da gurean, webgunean dituzten albiste esanguratsuen eta blogeko gaien berri ematen.

IZARRA URDAILETA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatea izan da estudioan, herriko hainbat gaien berri emateko.

2021-10-26 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Atzoko joera hori mantenduaz, lardats antzean mantenduko da gaur ere, lainotsu eta ateriari eutsi ezinean, tenperatura fresko samar dela ipar haizeak xaxatuta. Ipar partea gehiago gaztigatuaz, grazia gutxiko giroa elementuak modu txarrean direla. Txarkeria nabarmenik gabe, kili-koloko eguraldia egun batzuetan antizikloiaren isobarak jita txarrean direla baina on aldi bikaina ate joka izango dugularik, aisa jasango dugu pattal alditxo hau.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika