Irratsaioak
ANKER MUSIKA TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Aza 21 0
Iñigo Etxenikek gidatzen duen Musikaz blai saioan ANKER musika talde legazpiarra izan zen.
UDAZKEN KUTURALA ZERAIN
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Aza 21 0
Zerain LABeko Aitziber Makazagak aurtengo udazken kulturaleko xehetasunak eman dizkigu
2021-10-03 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Aza 21 0
Atzo arratsaldeko joera mantenduko da gaur egun guztian zaparrada trumoitsuak barreiatuaz goi geruzetako aire hotzak eraginda. Lurralde guztia harrapatuko du, azpitik mendebal haizea bizi samar dela, giro petral eta bustia eta txingorra ere tartean izan daitekeelarik. Beraz, eguraldi makurra borraska muturraren atzekaldeak Euskal Herri guztia gaztigatuko duelarik. Hurrengo egunetan ateri samar baina tenperatura askoz beherago ipar haize petralaren kulpaz.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Aza 21 0
Ekimena Psikpedagogia zentruko Idoia Apaolazak, DISLEXIAren inguruan hitz egin digu.
GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Aza 21 0
Sin Mla intencion taldeko Gorka Lizasok iaz martxan jarri genuen erronkari aurten ere gogoz eutsi dio eta gaurkoan guk proposatutako hitz hauekin; gau beltza, argindarra, Movember eta Wachapp.entzun zein kantu eder prestatu digun. Gainera guretzat hain esanguratsua duen SEGURA IRRATiko sintonia erabili du kantua sortzeko.
2021-11-02 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Aza 21 0
Gaur goizeko hego haize boladak pixka bat goxatuko du giroa baina arratsaldean ekaitzak garatzeko joera hartuko du zaparrada trumoitsuak barreiatuaz. Azpitik haizea mendebaldetik jarrita, tenperatura beherantz abiatuko da giroa galanki petralduaz. Borraska tankerako zurrunbiloa mendebaldetik etorriaz, joera galanki aldatuko da berriro ere kaskarraldi petral eta luzea martxan jarriaz. Joera honek asko mikaztuko du giroa egun batzuetarako.
URRELUR
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urr 21 0
Hemen da 33. mineralogia eta paleontologia astea Urretxun. Honen berri Urretxuko udaleko zinegotzi den Maialen Fidalgok eman digu.
AMAIA GARTZIA/ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urr 21 0
Amaia Gartzia zinema adituak filmen estreinaldiak aipatu dizkigu.
2021-10-29 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Urr 21 0
Gaur epeltasunari eta garbitasunari eutsi ezinean. Goiko hodeiak ugaldu eta goibel guneak gauzatuaz, euri mehatxua mantenduko da eta Euskal Herri guztia harrapatuko du joera honek, dotoreziak dezente galduaz. Tenperatura maila egokian mantenduaz giro goxoa lurralde guztian. Euri mehatxu horrek kostaldea harrapatuko du gutxien tantaren batzuk tarteka barreiatuko dituen arren. Egun batzuetan joera hauxe mantenduko du hego haizea protagonista dela eta euri mehatxuarekin.
ARDIKI EGUNA ZALDIBIA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urr 21 0
ardiki eguna ospatuko da Zaldibian urriko azken igandean, hau da, urriaren 31an, igande honetan. Eta ardiki kultur elkarteko Miguel Mari Irastorza eta Hodei Irastorza izan ditugu ekimen honen berri emten.