Irratsaioak

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Aza 21 0

Goierriko hitzako Iñaki Gurrutxagak ateko edukien berri eman digu.

2021-11-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Aza 21 0

Gaur apur bat areagotuko da kaskarkeria, elementuak modu txarrean direla. Zerua estalia lainoak behetik direla eta eguratsa umel, lanbro euri pixka batekin. Ipar isuri aldea gaztigatuko du. Hegoaldean ateri eta lainoak sareago baina ipar haizea mugituaz, asko mikaztuko du giroa paraje horietan ere tenperatura behean dela. Bihar asko nabarituko da hobetzeko joera, astean zehar Euskal Herri guztia giro goxoarekin bikain mantenduko delarik.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Aza 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak neguan eta udazkenean modan egongo diren tendentziez hitz egin digu, besteak beste.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Aza 21 0

Ostiraleroko legez, gaur ere Amaia Garcia zinema adituak asteburuko filmen estreinaldien berri eman digu

2021-11-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Aza 21 0

Aurreko egunetako tankera goiz partean baina arratsaldean dezente aldatuko da eguraldiaren martxa txarkeria makur hori arinduaz. Haizea iparretik jarriz, bareago eta lainoak sareago direla, itxura aldetik behintzat askoz hobeto baina tenperaturak gutxi irabaziko du giroa mikatz mantenduaz. Kaskarraldi makur hori atzean utzi eta beste tankera bat sumatuko zaio eguraldiari hobetzeko itxurarekin. Ipar partean zikin eta hotz eta hegoaldean txukunago baina haizetsu.

LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Aza 21 0

Laureano Telleria Segurarra izan d estudioan. Garai batera bidaiatu dugu eta hango kontuak ekarri dizkigu gogora.

FOTOETXE

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Aza 21 0

Beasaingo Fotoetxen asteburu honetan erakusketa berria izango da ikusgai. Fotoetxeko Joxe Mari Telleriak erakusketaren berri eman digu.

SUSTATU

Goizerokoa, Sailkatu gabea 04 Aza 21 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara. Gaurkoan, zure mugikorra nola euskaratu eta Egunean Behinen  “Zure Hatz Marka Euskaraz” kanpainarekin bat egin dute eta jokoan bertan telefonoa euskaratua dutenentzako zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika