Irratsaioak

BIXI-BIXI 2021-11-10

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Aza 21 0

Aste honetan ere gonbidatu asko arituko dira BIXI-BIXI. Eli Etxegarai euskalduntzen ari den argentinarra eta Iñaki Murua bertsolaria hilabeteroko bigarren asteazkenetan egin ohi duen moduan bere gogoeta aurkeztera etorriko da. Euskaraz egoki egin dezagun Gabino Muruaren aholkua ere bai.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Aza 21 0

Gaurko saiorako kontu gehiago ekarri dizkigu Laureano Telerriak; Altzoko Handia, Lapurdi eta Nafarroako hainbat herrien biztale kopurua, esaera zaharrak,.. eta askoz gehiago.

ENEKO AGUIRREZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Aza 21 0

Behobia-Donostia lasterketaren 56. edizioa irabazi du Eneko Agirrezabal segurarrak, 1:01:43 denborarekin. Orain dela 27 urte ez zuela gipuzkoar batek irabaztean eta gaurkoan lasterketan bizitakoa kontatu digu.

GABIRIAKO ERREZIL SAGARRAREN AZOKA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Aza 21 0

Igandean, azaroak 21, Gabiriako Errezil  Sagar eta baserriko produktuen azoka ospatuko da. Gabino Muruak egitarauaren berri eman digu.

2021-11-17KO BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Aza 21 0

Literaturak hartu du gaina Gaurko Bixi bixin. Iruña Hiria saria jaso duen Lazkaoko Lierni Azkargortak Eripoemia aurkeztuko digu, Nafar ateneoko Ines Castiellarekin sariari buruz arituko gara. Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna lagun.

2021-11-17 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Aza 21 0

 Zertxobait aldatuko da gaur eguraldiaren martxa antizikloiaren isobarak apur bat mugituaz, elementuak modu hobean jarriko direlarik. Haizea ipar ekialdetik suabeago eta lainoak sareago, ostarte batzurekin, giro alaiagoa behintzat bai tenperatura gutxi igoko den arren.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Aza 21 0

Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizasok beste behin guk proposatutako lau hitz hauekin; movember, Glasgow,Cumbre vieja eta Pablo Casado, ETA EZ DA GUTXI kantua sortu du.

BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Aza 21 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak, haurrentzako kaleratu berri duen”MALEN ETA ITSAS IZARRA” liburuaren aurkezpena egin digu

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika