Irratsaioak

HOTZ LEGAZPI

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Legazpin jatorria duen elkarte humanitarioa da “HOTZ LEGAZPI”. Gaurkoan gurean Hotz Legazpiko kidea den Mari Romero izan  dugu. Herriko Senegaldarrei laguntzeko martxan jarri duen proiektua aurkeztu digu.

2021-12-01 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Atzokoaren jarraipena goiz partean baina arratsaldean zeharo txartuko du eguraldia ipar mendebaldeko eraso batek harrapatuta. Berriz ere eguraldiak txarkeria martxan.

IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

Ekimena Psikpedagogia zentruko Idoia Apaolazak, gaurkoan suizidioaren inguruan hitz egin digu.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

Sin Mala Intención Taldeko Gorka Lizasok beste behin guk proposatutako lau hitzekin abesti bat idatzi digu. Gaurko lau hitzak hauek izan dira: Abendua, Durangoko Azoka, Birusaren aldaera berriak/ziurtagiriak eta Euskeraren Nazioarteko Eguna.

ASTEKO SALTOKIA – ESSENZIA KONFORT

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

 

Zumarragako Jai – Alai kaleko 11ean aurkitzen den Essenzia Konfort da gure “Asteko Saltokia”. Maider Gomezek kontatu digu bertan sofak, koltxoiak, osagarriak eta askoz gehiago aurkituko ditugula eta momentu honetan dituzten eskaintzak ezagutu ditugu.

 

 

2021-11-30 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

On alditxo polita eta goxoa gaur eguraldiak, isobaren jita modu onean kokatuta. Haize leunaren hego ukituak lainoak saretu eta tenperaturari apur bat gorantz eragingo dio eta eguzkiaren agerralditxoekin asko alaitu eta goxatuko  da giroa. Gaur behintzat txalo jotzeko modukoa, asko iraungo ez badu ere. Estimatuko dugu egun batekoa izanda ere opari gisa kontsideratuaz. Bihar goiz partea ere onetik baina arratsaldean kaskartu irauteko tankerarekin.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Aza 21 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan, Francisca Sarasate (nafar idazlea), Petra Kelly (alemaniar feminista, bakezale eta aktibista), Ana Ruiz Mitxelena (Gipuzkoar futbolaria) eta Xole Erbiti Arbilla (nafar irakasle eta euskara sustatzailea) aurzketu dizkigu.

EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Aza 21 0

Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno Biologo Teknikariarekin, hegaztiei buruzko tarte berria estreinatu dugu; hilabetean behin hegaztien buruzko migrazio, datu bitxiak eta egunerokoa zein den ezagutuko dugu

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Aza 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezekin telebistan izango dituzten aste guztiko edukien errepasoa egin dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika