Irratsaioak
LUZE EDO MOTZ
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0
Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz,Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Luze edo Motz ikuzkizuna sortu zuten. Honen berri orain dela hilabete tbatzuk eman zigun Mirarik, eta gaurkoan ere hementxe izan da gurean, izan ere, Olaberrin izango dira, abenduaren 10ean abenduko euskaraldiaren baitan.
BERTSO ZIRKOA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0
Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, Abenduaren 11rako, tolosako San Esteban auzoan kokatu duten Gure zirkoko karpan.Eta honen berri emateko alde batetik Iker Galartza eta bestetik, Haritz Mujika bertsolaria eta Harituz bertso elkarteko kidea izan ditugu.
2021-12-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Abe 21 0
Hego haize boladatxo batek pixka bat goxatuko du giroa ateriari eutsiaz eta tenperaturaren gorakadarekin. Arratsaldean fronte batek erabat aldatuko du panorama haizea ipar mendebaldetik jarriaz. Giroa galanki mikaztuko du, euria barra-barra eta tenperatura beherantz abiatuaz. Beraz, egunean zehar aldaketa nabarmena, arratsaldean kaskarkeria nagusituaz. Astean zehar kaskarkeria nagusi euri giroa mantenduaz.
AMAIA GARTZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0
Amaia Gartziak gaurkoan hiru pelikula aurkeztu dizkigu; Aita Mari, El amor en su lugar eta The Power of the Dof.
ANDER MAKAZAGA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 03 Abe 21 0
Ander Makazagak gaurkoan Mintzanet aurkeztu digu; Euskara on line eta doan praktikatzeko plataforma.
2021-12-03 JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0
Gaur pixka bat arinduko da kaskarkeria erasoaren parentesi txiki batek eraginda. Ez da asko nabarmenduko hobekuntza baina giroaren txar sentsazioa pixka bat arindu bai. Lainoak sareago direla, euri gutxiago eta haizea eta tenperatura ere modu hobean direla, mikatz puntua pixka bat baretuko zaio. Bihartik berriz ere kaskarkeria indar berrituko da. Aste buruan eguraldi txarra Euskal Herri guztian negu giroa nabarmenduaz.
MIKEL LIZARRALDE
Eguraldia, Irratsaioak 02 Abe 21 0
Mikel Lizarralde bere proeiktu berria aurkeztu digu “Nire Erreferenteak”. 12 Bidio osatutako proeiektu bat da eta bere blogean lehenengo hiru bideoak ikusgai dituzue. https://bizi.eus/bloga/ -ean
2021-12-02 JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0
Eguraldi txarra jarraipena izango du eta asteburuan euri zaparradak haundiagoak izango dira.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0
Laureano Telleriak aipatu izan digu bere garaian izan diren aldaketak bizi moduan, jaten, janzten, lanean eta gainerako arlo askotan, baina bat aipatu gabe zuen eta gaurkoan horren berri eman digu; Telefono kontuak. Bestetik herrietan dauden monumentuaz ere hitz egin digu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0
Gaurkoan Sustatuko Luistxo Fernandezekin, ELIA Itzultzaile automatikoaren gorakadaz hitz egin dugu eta Euskeraren Egunaren inguruan beste informazio bat aurreratu digu; Wikipedia eta Eliaren arteko elkarlana.