Irratsaioak
MAITANE ORMAZABAL/TXUKUNTZEN
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Ots 22 0
Txukuntzeneko Maitane Ormazabalekin, Paper eta dokumentu ezberdinen bazterketaz gomendioak eman dizkigu.
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Ots 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezek, alde batetik aipatu digu,Euskal Encodings Youtubeko kanal berria sortu duela eta bestetik,WorLdlEH: geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dutela.
2022/02/17 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Ots 22 0
Gaur haizea suabe ibiliko da, hego haizeko ikutuarekin, eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira.
LAIOTZ HERRI ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 22 0
Laiotz Herri Eskolako haurrak izan ditugu Goizerokoan, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioa. Gaur , kazetari bihurtu ditugu eta Anukek, Urrek eta Naroak, albiste bat prestatu dute eta hori irakurri digute.
KONTSEILU SOZIALISTA GOIERRI/MATTIN INTSAUSTI
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 22 0
KOntseilu sozialista Goierriko kide den Mattin Intsaustirekin izan gara. Izan ere, azken hilabeteetako kanpainari jarraikiz, otsailearen 19an berriro aterako dira kalera Beasainen, bidesariaren aurka.
2022/02/16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Ots 22 0
Lainoak trinko baina euri gutxi, giroa umel eta hezea mantenduko den arren. Haizea hego mendebaldera aldatuaz suabe eta tenperatura zertxobait igoko da petral puntuak ezer asko galduko ez badu ere. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia elementuak modu onean jarri ezinean direla.
GOXOA.EUS
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0
Gorka Lizasoren eskutik, GOXOA.EUS proiektuaren berri izan dugu.Euskal Herriko elikagaien online merkatuaren proiektu berria da.
GOITUR/NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0
GOITURreko Niko Osinaldek 2022ko agenda aurkeztu digu, aste santuak bitarte dituzten proeiktu eta ekintzen berri eman digu.
AMESGILE ARGITALETXEA/BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0
Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtaza, 2022rako dituen proiektuen berri eman digu.
2022-02-15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Ots 22 0
Kaskar jarraituko du eguraldiak baina hobetze aldera egingo du egunean zehar ipar mendebaldeko haizea pixka bat baretuaz. Euria gutxitzen eta tenperatura zertxobait igoaz, goxoago jarriko da arratsaldean baina lainotzarrak arrastaka direla txukundu ez du asko egingo. Hobetzeko joera hori gauzatu ezinean ibiliko da egun batzuetan baina eutsiko dio pixka bat hobetzeko joera horri hurrengo egunetan ere. Beraz, on aldi politak ere bai astean zehar.