Irratsaioak

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mar 22 0

Andoni Calvo kolaboratzailearekin, Errusia eta Ukraniako gerrak Eurovisionen izango duen eraginari buruz hitz egin digu, baita udaberrirako oinetakoen tendentziak zein diren aipatu dizkigu.

2022-03-04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Mar 22 0

Gaur oso eguraldi txarra izango dugu. Ipar mendebaldeko haizea zakar antzean oraindik eta tenperatura gehiago jaitsiaz negu giro makurraren ostikadaren jarraipena, euri zaparrada mardulak atertu gabe izanez egun guztian eta txingorra ere tartean izan dezaketeelarik. Zaparrada mardulak barreiatuko ditu ipar partea gehiago gaztigatuaz negu giroaren ostikada bortitza izango delarik. Arratsaldean baretze aldera egingo du. Hurrengo egunetan prezipitazioak arintzen baina tenperatura beherantz doala mendi puntak zurituko dira.

MAITANE ORMAZABAL/TXUKUNTZEN

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0

TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabalekin, Duela 15 egun DOKUMENTAZIO ANTOLAKETArekin hasi ginen: zein dokumentu gorde eta zenbat denbora. Gaurkoan hauek nola gorde hitz egin degu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0

SUSTATUko Luistxo Fernandezekin, ITALKI hizkuntzak ikasteko plataformari buruz aritu gara hizketan.

2022-03-03 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mar 22 0

Gaur, eguarditik aurrera euria galanki botako du eta tenperaturak behera egingo dute.

2022-03-02 BIXI-BIXI/ SALTO! UEMA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0

UEMAk Udal Euskaldunen Mankomunitatetik Goizane Arana k eta SALTO! Udalerri euskaldunetako
Gazteeentzako topaketaz hitz egin digu eta Seguran izango den Uema egunari buruz ere bai

2022/03/02-BIXI-BIXI/AHOTSAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0

Euskal Herriko Ahotsak gunea ere hizpide Izaskun Gaston ere gurekin izango da, hor dauden grabaketak makina bat elkarte eta partikularren ikerketa lanetarako baliagarriak izan dira eta horietako hainbat azaldu dizkigu.

2022-03-02 BIXI-BIXI/ KIROLARI GATTUN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0

kirol adituak eta arituak diren Maddi Aranburu eta Ane Urkiri gonbidatu ditugu. Emakume kirolariekin egiten dituzten podcastaden berri eman digute.

2022-03-02 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 22 0

 Atzoko moduan mantenduko dira eguraldiaren elementuak, dotoreziari eta giroaren goxotasunari bete-betean eutsiaz. Antizikloi jator horri esker kostaldea goxatuko du gehien baina Euskal Herri guztian giro ona bermatuko du.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika