Irratsaioak
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mar 22 0
San Telmo Museoak Elena Brockmann de Llanosen, Patio de un parador lana jarri du Arte Ederretako Aretoetan
2022-03-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Mar 22 0
Giro goxoa hego ukituko haize leunarekin baina zeru sabaia estalia goiko hodeiekin, urdin gunerik gabe. Hodei horiek traba gutxi egingo diote dotoreziari kolore zuria mantenduko delarik. Eguratsa garden dela txukun eta polit.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 22 0
Martxoaren 8, seinalatu honetan, Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin, haurrak hezterako garaian, aitaren garrantziaz hitz egin dugu, berdintasunera beste pausu bat gehiago delako, zaintzaren zama eta zoriontasuna, ama eta aitaren artean elkarbanatzen bada.
IZEBA PROIEKTUA/BAKETIK/MAITE ASEGINOLAZA
Goizerokoa, Sailkatu gabea 08 Mar 22 0
Arrazoi ezberdinengatik jatorrizko familiarengandik bereizita eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden adingabeen izeba-osaba bezala aritzea onartzen duten familien edo pertsonen sarea da Izeba proiektua. «Zubiak eraikitzeko» ekimena dela azaldu digu Maite Aseginolaza proiektuko arduradunak.
GORKA LIZASO ERRONKA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 22 0
SIN MALA INTENCION taldeko Gorka Lizasok, emakumeen nazioarteko egunari lotutako kantua sortu du, Mikel Markez eta Aire ahizpen , konplize ditut kantuaren doinu ederrak baliatuz.
2022-03-08 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Mar 22 0
Gaur hego haizea izango da protagonista borraska muturraren aurrekaldeak eraginda. Tenperaturari gorantz eragingo dio baina goiko hodei trinkoagoak ekarriko ditu euri zipriztinak barreiatuaz. Oso gutxi izango da euri hori eta haize babesetan behintzat dezente nabarmenduko da giroaren goxotasuna tenperatura pixka bat igoaz. Joera hauxe mantenduko du astean zehar ere hego haizea protagonista dela giroari goxo samar eutsiaz.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0
Marisa Barrena wikilariak, lau emakume bistaratu dizkigu gaurkoan. Bi euskal aktore: Felisa Mary eta Fariba Sheikhan eta 2 emakume borrokalari: Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzailea eta Maria Juana Gesalaga ekintzailea.
RAFA BERASATEGI
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0
Konbentzioaren gerra izan zen, 1793tik1795era Euskal Herrian. Eta Seguran, herri askotan bezala, bere altxorrik gabe geratu zen. Honen berri jaso dugu gurean, Rafa Verasategi, Segurarraren eskutik.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0
GOITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.
2022-03-07 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Mar 22 0
Hobetze polita eta goxoa gauzatuko da gaur haizearen hego ukituak eraginda. Hodeiak sare samar direla itxura polita zeru sabaian eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin hego ukituari esker. Eguzkiaren agerralditxoekin ontzat hartzeko moduko eguraldia gutxi epelduko duen arren. Baina estimatuko dugu hobetze hau kanpoari egiten zaion oparitxo gisa hartuaz, paseotxo batzuk egiteko aproposa izango delarik. Bihar berriz ere kaskartze aldera.