Irratsaioak

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 22 0

Sin Mala Intención taldeko Gorka Lizasok gaurkoan beste abesti bat sortu du- Gaurko hitzak hauek ziren: Udaberria, Ordu aldaketa, greba, “Sin mala intención” martxoak 25 Bilbon.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 22 0

Gaur zertxobait galduko du onaren mailak baina txartu ez da asko egingo. Elementuak orokorrean modu onean direla, zeru sabaiko hodei horiek apur bat zikinduko dute. Tenperaturaren galera txiki horrek ez du giroa asko mikaztuko eta joera aldaketarik ere ez du suposatuko. Beraz, galera pixka bat bai batez ere Euskal Herriaren hegoaldean, euri giroan, lardaskeriarekin bazterrak busti mantenduz. Baina aldaketa txiki hau gaurko kontua bakarrik izango da.   

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mar 22 0

Gaur ere ez da aldatuko eguraldiaren izaera eta joera, elementuak modu onean direla, giro goxo eta atsegina izanez batez ere ipar partean. Hegoaldean hodeiak trinkoago euri zipriztinak barreiatzeko mehatxuarekin baina oso gutxi izango da botatzekotan. Hegoaldean kostaldean baino zikinago eta freskoago. Hego haizearen efektu berezi horrek asko goxatuko du ipar parteko giroa batez ere kostaldean epeltasuna eta garbitasuna nabarmenduaz.   

EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mar 22 0

Edorta Unamunorekin, Urdaibai Bird Centerrean martxan duten arrano arrantzalearen proiektua gertutik ezagutu dugu. Honekin batera, Landa eta Roy, arrano arrantzaleen berri eman digu.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mar 22 0

Marisa barrena, wikilaria, euskaltzalea eta feministarekin izan gara. Gaurkoan lau emakume ezagutu ditugu; Sara Soto (bizkaitar margolari eta musikagilea), Miren Roji (musika irakaslea eta piano-jotzailea), Ainhoa Murua (ikertzaile biokimikaria) eta Maryse Choisy (kazetari eta saiakeragilea).

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Mar 22 0

GITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.

Andoni Calvo

Albisteak, Goizerokoa 18 Mar 22 0

Eurovision 2022a gerturatzen ari den honetan, azken abestiak eta hauen inguruko berriak ezagutu ditugu Andoni Calvoren eskutik.

Amaia Gartzia

Albisteak, Goizerokoa 18 Mar 22 0

“El acontecimiento”, “El despertar de Nora” eta “La última pelicula” izan dira gaurkoan Amaia Gartziak, gure zinema adituak aurkeztu dizkigun filmak.

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa 17 Mar 22 0

Gaurkoan, gure Sustatuko lagunekin ostegunero egiten dugun tartean, irrati bidez entzuteaz gain, jorratu ditugun edukien ingurukoak #twitch-etik zuzenean ikusteko ta jarraitzeko aukera ere eskaini dizuegu.
Estreinekoz izan da, baina hemendik aurrera modu honetan izango gara zuekin 🙃😉.
Hona hemen esteka ta gaurko gaiak:
https://www.twitch.tv/videos/1428187416

txukuntzen

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 22 0

 Txukuntzeneko Maitane Ormazabal Larzabalerekin, “ETXEKO DOKUMENTAZIO ANTOLAKETA DIGITALA” -ren gaia landu dugu gaurkoan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika