Irratsaioak
AMAIA GARTZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 22 0
“A tiempo completo”, “Barraskiloa eta balea” eta “Condenadas en Gaza” (Filminen ikusgai igandera arte) izan dira gaurkoan Amaia Gartziak, gure zinema adituak aurkeztu dizkigun filmak.
BIXI BIXI IPARRA HEGOA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Unai Zabaleta Leitzako Karrape irratikoarekin bat egin eta Baionako Etxepare Lizeora joango gara ondoren. Handik Pello Aranzabalek eta hainbat ikaslek (Haiza, Oihan, Uxue, Odei, Nahia, Pettan) Segurara etortzeko prestakete berri emango digute.
BIXI BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Herri Urrats izan dugu hizpide, Beñat Bidegain lehendakariarekin aritu gara kontutan. Kantua ere aurkeztu dugu. Zetak taldeko Pello Reparaz gurekin Maia Muruaga kazetaria lagun duela.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Atzoko tankerari eutsiko dio, elementu batzuk modu hobean direla. Haizea hegoaldetik suabe modu hobean eta tenperatura apur bat gorago dela, giroa goxo, dotorezi politarekin eta zeru sabaiko hodei bakanak sare. Horrela orokorrean bikain baina giroaren goxotasuna kostaldean gehien nabarmenduaz. Beraz, udaberri giro bikaina egun hauetan ere eta joera honi eutsi edo hobeagotuaz hurrengo egunetan. Kukua prest egongo da kantuan hasteko.
SEGURAKO LORE ETA LANDARE AZOKA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Igandean, martxoak 27, Segurako XX. Lore eta Landare azoka ospatuko da. Batzordeko kidea den Ageda gurean izan da honen berri emateko.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Gaurtik aurrera Sustatu -ko lagunekin irratian egoteaz aparte berain twitcheko kanalean ikusgai izango gara ere.
LHL ERRONKA INKLUSIBOA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
“LHL Erronka Inklusiboa” erronka solidarioa gertutik ezaguzteko aukera izan dugu Aintzane (LHL Erronka inklusiboa”-ren kidea) eta Iraitzen (korrikalaria) eskutik. Proiektu hau Leitzatik beste herrietara zabaldu nahi dute eta igandean Seguran izango dira.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0
Ostegunetan Laureano Telleria gurean izaten dugu. Gaurkoan, Meza kontuak, bitxikeriak eta eguzki epeletako kontuak aipatu dizkigu.
IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 22 0
Ekimena psikopedagogia zentrotik Idoia apaolazarekin bat egin dugu eta gaurko gaia “familia monoparentalak” izan da.
BETZAIDA URTAZA AMESGILE
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 22 0
Gaurkoan, Betzaida Urtazak, azken aste hauetako nondik norakoen berri eman digu.
Abaltzisketako Txalburu eskolan, hizkuntzak landuz eginiko saioak, Zumaiako Oikia eskola txikian ahozkoa lantzeko azken saioa izango dena eta bihar ere Lazkaoko Miszelanian egingo duen lehen liburu aurkezpenaren inguruan aritu gara berarekin.