Irratsaioak
SEGURAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 22 0
Duela hilabete batzuk, Segurako Txirrindulari Elkarteko kideak erreleboa eskatu zuten. Segurar herritar batzuk elkartu eta taldearekin aurrera egitea erabaki zuten. Horietako bat da, talde berrituko lehendakaria den Arkaitz Sudupe.
OPORRAK BAKEAN
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 22 0
OPORRAK BAKEAN programako Eli Eizagirre kideak, aipatu digu haurten posible izango dela programa aurrera eman eta haur Sahararrak, Euskal Herrian, gure artean izateko.
2022/03/15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 22 0
Hobetze nabarmena derrepente batean. Eguraldiaren elementuak modu onean jarri eta udaberri giro bikaina gauzatuko da gaur dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Hego haize suabeak gorantz eragingo dio tenperaturari aspaldikorik goiena harrapatuaz. 20 gradutatik gora lurralde guztian eta hodei gutxirekin zeru sabaia garbi eta eguratsa garden direla, opari polita hauxe udaberria ate joka dugularik. Eta guk txalo joko diogu.
SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0
Bi urteren ostean, SEGURA ZERAIN TRAIL mendi lasterketa maiatzean egingo da. Lasterketen berri, antolakuntza kideko Odilo Rivelak eman dizkigu.
BIZIOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0
Andoni Mikelarenaren eskutik, BIZIOLA KOOPERATIBA, Goierri burujabeago, orekatuago eta iraunkorragoa eraikitzea helbuu duen proiektua, ezagutu dugu.
2022/03/14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Mar 22 0
Gaur eki haize nahasiak pixka bat zapuztuko du atzo abiatu zen hobekuntza, laino narrasak ekarriko dituelarik. Zerua estalia mantenduko da goiz partean ateri baina gero euri zipriztinak barreiatuko ditu. Giro motela eta grazia gutxikoa zeru sabaia eta eguratsa zikin direla, giroa dezente mikaztuaz. Euskal Herri guztia berdintsu harrapatuko du kaskarkeria honek, txartu asko egingo ez bada ere onaren maila dezente zapuztu bai behintzat.
2022-03-09 BIXI BIXI/
Bixi-Bixi, Irratsaioak 11 Mar 22 0
zegamako erlezain eguna
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 22 0
Martxoaren 13an, igandean, ospatuko da Zegaman erlezain eguna eta Joseba Izagirre Zegamako alkateak xehetasun guztiak eman dizkigu.
AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 22 0
Amaia Garcia zinema adituak, filmen estreinaldien berri eman digu.
OSOA SUKALDARITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 22 0
Osoa sukaldaritzako Vanessa blazquezek Ibilbide gastropedagogikoen inguruan hitz egin digu.