Irratsaioak
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 09 Mai 22 0
Gaur jauzi handia emango du eguraldiak hobetze aldera elementuak modu onean direla, antizikloiaren isobarak jita onean aurkituko direlarik. Haizeak ipar ekialdetik joko du suabe tenperaturari igotzen utziaz. Eguratsa hezetasun gutxirekin dela, giro onaren sentsazioa areagotu egingo da udaberri tankera bikain gauzatuaz. Lurralde guztian nabarmenduko da joera hau baina barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarituko da beroaren sentsazioa haizearen jitak eraginda.
GITB
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mai 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Mai 22 0
Zozomikotearen istorioa kontatu digu gaurkoan Laureano Telleriak, eta ez hori bakarrik eguzki epeletako kontuak ere ekarri dizkigu.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Mai 22 0
Gure kolaboratzaile saltseroena, Andoni Calvok, MET galaren jantzi batzuk aurkeztu dizkigu eta Eurovisioneko azken berriak ezagutu ditugu.
GIPUZKOAKO ERROTA EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 06 Mai 22 0
San Telmo Museoan maiatzean ospatuko da Gipuzkoako Erroten Egunaren lehenengo edizioa. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko ekimena Ihurrita Errota elkarteak bultzatu du, eta lurraldeko hainbat elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan du, besteak beste, San Telmo Museoarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu eta maiatzaren 8an ospatuko da.
Horregatik gaurkoan gurean Alex Roteta izan zudu, Ihurrita Errota elkarteko kidea informazio guztia azaltzen.
SUSTATU
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Mai 22 0
Sustatuko Luistxo Fenandezekin izan gara, gaurkoan honako albiste hauek aurkeztu dizkigu: BetiON telelaguntza, Echo aparailuak eta Azkue Hiztegia online
MIKEL LASKURAIN – Zoaz Pake Santuan antzazlana
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Mai 22 0
Mikel Laskurain gurean izan da”Zoaz pake santuan” antzezlana aurkezten. Larunbat honetan legorretan izango da, Ane Gabarainekin batera eta entzuleak gonbidatu ditugu.
V. ZERAINGO UDABERRIKO KULTURALDIA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 05 Mai 22 0
Ostiraletik aurrera martxan izango da “V. Zeraingo udaberriko kulturaldia” honen berri emateko gurean izan da, Aloña Elorza Zeberio Herri Bizitzako Batzordeko eta OA Kultur Elkarteko Kidea.
IRENE ALDASORO
Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 05 Mai 22 0
Asteazken honetan Bixi-bixi -n itzulpengintza izan dugu hizpide Irene Aldasoro Idiazabalgo itzultzailea lagun hartuta.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Mai 22 0
Gaur zertxobait hobea mantenduko da eguraldia. Ateria behintzat seguru eta ipar haizea bareago dela, giro hobea zerua erabat estalia mantendu arren. Tenperatura behe samarrean dela, giroaren petral puntua zertxobait gutxitu arren, hobekuntza ez da asko nabarmenduko Penintsulako depresioaren kulpaz. Barnealdeetan kostaldean baino euri gehiago.