Irratsaioak

IPARRA-HEGOA – ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Mar 22 0

Martxoaren 28tik apirilaren 3ra Iparra-Hegoa ospatuko da Seguran eta gaurkoan Segurako Laiotz Herri Eskolako eta Estitxu Robles Colegiokoen bisita izan dugu.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Mar 22 0

Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak, hasi berri den aste honetan Goierriko Hitzan irakurriko ditugun albisteen aurkezpena egin digu.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 22 0

Gaur haize suabeak hego ekialdetik joko du eta tenperaturak eta garbitasunak zertxobait irabazi batez ere ipar partean. Hegoaldean zikinago eta busti antza mantenduko da tenperatura ere zertxobait beherago dela baina oro har udaberri giro bikaina elementuak modu onean direla. Hurrengo egunetan areagotu egingo da onaren maila hori giro txukun eta goxoa asteburuan mantenduko delarik .

IPARRA HEGOA EURI ALBISU

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 22 0

Martxoaren 28tik apirilaren 3ra Iparra Hegoa ospatuko da Seguran. Informazio guztia Iparra Hegoako kidea den Euri Albisuriren eskutik.

TALO FESTA LEGORRETAN

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 22 0

Borja Urretabizkaia, Legorretako Ugarotarrak Guraso Elkarteko Kidearekin izan gara. Martxoaren 26an, larunbatean, “Talo Festa” solidarioa egingo dute ukrainiarako dirua bideratzeko.

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mar 22 0

“A tiempo completo”, “Barraskiloa eta balea” eta “Condenadas en Gaza” (Filminen ikusgai igandera arte) izan dira gaurkoan Amaia Gartziak, gure zinema adituak aurkeztu dizkigun filmak.

BIXI BIXI IPARRA HEGOA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 22 0

Unai Zabaleta Leitzako Karrape irratikoarekin bat egin eta Baionako Etxepare Lizeora joango gara ondoren. Handik Pello Aranzabalek eta hainbat ikaslek (Haiza, Oihan, Uxue, Odei, Nahia, Pettan) Segurara etortzeko prestakete berri emango digute.

BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 22 0

Herri Urrats izan dugu hizpide, Beñat Bidegain lehendakariarekin aritu gara kontutan. Kantua ere aurkeztu dugu. Zetak taldeko Pello Reparaz gurekin Maia Muruaga kazetaria lagun duela.

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mar 22 0

Atzoko tankerari eutsiko dio, elementu batzuk modu hobean direla. Haizea hegoaldetik suabe modu hobean eta tenperatura apur bat gorago dela, giroa goxo, dotorezi politarekin eta zeru sabaiko hodei bakanak sare. Horrela orokorrean bikain baina giroaren goxotasuna kostaldean gehien nabarmenduaz. Beraz, udaberri giro bikaina egun hauetan ere eta joera honi eutsi edo hobeagotuaz hurrengo egunetan. Kukua prest egongo da kantuan hasteko. 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika