Irratsaioak

TXUKUNTZEN

Hamaika doinu, Irratsaioak 01 Api 22 0

Orain dela 15 egun “Etxeko dokumentazio antolaketa digitala” -ren gai lantzen hasi ginen eta gaurkoan azkeneko lau puntuak aztertu ditugu TxukuntZeneko Maitane Ormazabal Larzabalekin.

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Api 22 0

Gaurkoan Amaia Gartziak beste hiru gomendio eskarri dizkigu: “Mass“, “Para Chiara” eta “Sisters with Transistors” (FIlminen ikusgai dagoen dokumentala).

CHERNOBIL ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 22 0

Chernobil Elkarteko Olatz Linazasororekin hitz egin dugu; bera harrera familia izandakoa da ta egun Ukrainiako haurrak bizi duten egoera, Euskal Herrira iritsitako lehen errefuxiatu eta hauen inguruko egoeraren berri eman digu.
Etxera urteetan etorri izan den Angelicaren kasua ere aipatu digu; bere 12 urteko ahizpa berarekin ekartzea lortu du eta zeinen une gogor eta latzak igaro dituzten ere azaldu digu.

Elkarteak ekintza eta kanpaina solidario ugari jarri ditu martxan, hoien artean diru bilketa handi bat; lortzen den guztiarekin, besteak beste, Ukrainiako hainbat hiri eta zonaldeetara ezinbesteko elikagai, arropa eta sendagaiak bertara helarazi ahal izateko.

Entzun hemen berarekin egin dugun solasaldia.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 22 0

Gaurkoan Luistxo Fernandezek, datorren apirilaren 10ean, Donostian Korrikaren amaierako ekitaldien artean, EITBk antulatu duen hurrengo ekintzaren berri eman digu.
13.30etan, Bulebarreko kioskotik, Egunean Behin-eko flash partida azkar bat egingo da, bertaratzen direnekin jokatzeko; Donostiako Bulebarrean bertan daudenek, instrukzioak bertantxe jasoko dituzte partidara sartzeko. Baina aldiberekoa eta bakarra izango da, 3 txandatan, 30 galdera, denak berdinak aldi berean jokalarientzat.

Horrez gain, “Irabazi Arte” app gisako komiki interaktiboa eta  UEUk, bere 50. urteurrenaren eta Korrika Kulturularen aitzakia bikoitzarekin, Eibarren antolatu zuen zientzia-bakarrizketen Barredromoa ekitaldian adimen artifizialaren alorrean eginiko esperimentu txikiaren inguruan ere hitz egin digu.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 22 0

Laiotz Herri Eskolako haurrak izan ditugu Goizerokoan, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioan. Gaur , kazetari bihurtu ditugu eta Bidatz, Irati eta Beñatek “Aizkorrira Txangoa” erreportajea aurkeztu digute.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 22 0

Gaur dezente sumatuko zaio kaskartzeko joera zerua estalia eta ateriari eutsi ezinean dela. Haizea ere ipar mendebaldetik jarriaz asko petralduko da giroa dezente mikaztuaz. Eta hurrengo egunetarako ere itxura kaskarra sumatuko zaio isobarak jita txarrean direla.

JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Mar 22 0

Goizeko hego haizeak hodei trinkoak ekarriko ditu euri zipriztinak barreiatuaz eta arratsaldean haizea iparrera aldatuaz egun askotarako petralkeria jarriko da martxan, oraingoz ipar partea gaztigatuaz. Iparraldetik hurbilduko diren borrasken muturrak asko gaztigatuko dute lurralde hau ipar partean areagotuaz. Beraz, negu giroa jarriko da martxan egun batzuetarako. Asteburuan zertxobait hobeto izango dela dirudi eta ea udaberri giroa berreskuratzen duen.

iragarki laburrak

Albisteak, Goizerokoa 29 Mar 22 0

Iragarkilaburrak.eus -eko Leire Zumetak, egun web gunean dituzten iragarkiak aipatzeaz gain, blogean zintzilikatuta dituzten artikulu interesgarien berri eman digu.

Gipuzkoako Bola Koparen Lehenengo Jardunaldia

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Mar 22 0

Gipuzkoako Bola Koparen Lehen Jardunaldian ospatu zen igandean Legazpin eta gaurkoan irabazleekin hitz egiteko aukera izan dugu, Segurako Jokin Izagirre eta Zeraingo Aitziber Makazagarekin

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia 28 Mar 22 0

Gaur ere atzoko moduan elementuak ia erabat berdintsu direla. Goiko hodei batzuk agertzea izango da tankeraren aldaketa txikia baina horrek ez die bat ere kalterik egingo dotoreziari eta goxotasunari. Haizea hegotik egun guztian eta leku aproposetan pixka bat mugitu ere bai baina oro har suabe samar joko duelarik, bikain portatuko da eguraldia kostaldean gehien nabarmenduaz. Giroaren goxotasuna epel eta txukun samar mantenduaz baina kaskarkeria ate joka dela gaurkoa aprobetxatu behar. 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika