Irratsaioak

MINBIZIAREN AURKA GIPUZKOAKO ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0

Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkarteko Urola Garaia-Goierriko Batzarrak minbiziaren aurkako hamabostaldia antolatu du.

Kanpaina honen bitartez, elkarteak Urola Garaia-Goierrin pertsona gehiagorengana iritsi nahi du,  arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko; hamabostaldiko jarduerak jarri ditu abian: hitzaldiak,
ekitaldiak eta online tailerrak.

Guzti honen inguruan hitz egin dugu hamabostaldiko koordinatzailea den Laura Mongelos-ekin.

ADINBERRI – HARIAK PROGRAMA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0

Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusietako batean bilakatu da; horregatik eta Aldundiarekin elkarlanean, Adinberri Fundazioak 2020ko otsailean ekin zion “Hariak” bakardadeei aurre giteko Gipuzkoako estrategiari.

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gure gizartean gero eta ohikoagoa den fenomeno bati heltzea du helburu programa honek eta bihar maiatzak 24, 16: 30etik aurrera, lehen aldiz aurkeztuko da Legazpian.

Entzun hemen Adinberriko Rakel San Sebastián zuzendari nagusiarekin egin dugun solasaldia.

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 22 0

 

Andoni Calvo Eurovision Jaialdian izan da, Turinen, bertan bizitakoa kontatu digu eta Eurovision Jaialdiaren booten inguruko polemikaz hitz egin digu.

LAUREANO TELLERIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 22 0

Laureano Telleriak gaurko saioan erroten inguruan hitz egin digu, baina ez hori bakarrik eguzki epeletako kontuak aipatu dizkigu ere.

IDIAZBAL JAI JAI

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 19 Mai 22 0

 

Maiatzaren 20tik 22ra “Idiazabal Jai Jai” asteburua ospatuko da. Gurekin izan da Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkatea programaren berri emateko.

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 22 0

Sustatuko Luistxorekin izan gara. Gaurkoan Nafarroako Gobernuaren metabertsoaren eta ikus- entzunezkoen legearen inguruan hitz egin dugu.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 18 Mai 22 0

 

 

Ipar haizeak beherantz eragingo dio apur bat tenperaturari eta giroaren on mailak zertxobait irabaziko du joeratxo horrekin berotzar hori apur bat murriztuaz protagonista izaten jarraituko duen arren. Beraz, dotorezia mantendu eta goxotasunak apur bat irabazi.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mai 22 0

 

Laiotz Herri Eskolako haurrak izan ditugu Goizerokoan, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioan. Gaur , kazetari bihurtu dira Eneko, Ane eta Imad, Josu Ormazabal suhiltzaileari elkarrizketa bat egin diote.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika