Irratsaioak

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0

Eguraldiaren izaera aldatu egingo da. Haizea iparretik jarrita tenperatura asko jaitsi eta giro umela eta freskoa jarriko da martxan baina euri gutxirekin. Hala ere asko nabarmenduko da petralkeria hori galanki mikaztuaz grazia gutxiko eguraldia izango delarik.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0

Donostiako San Telmo Museoan erakusketa berria martxan jarri dute: “Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan”. Gaurko gurean Javier González de Durana erakusketaren komisarioarekin izan gara.

 

 

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0

Gure kolaboratzaile saltseroena 8 egun Walt Disney World-en, Floridan izan da. Bertan bizitakoa kontatu digu gaurko saioan.

NIKO OSINALDE GOITUR

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 22 0

Aste Santua ate joka dugu eta gaurkoan Goiturreko zuzendaria den, Niko Osinaldek Goierrin espero den bisiten inguruan eskaini digu informazioa. Goierrin egin eta egongo diren ekitaldi, feria eta bisitarien inguruan hitz egin digu ere.

HERRIA BIDELAGUN PROGRAMA

Goizerokoa, Sailkatu gabea 12 Api 22 0

Legorretako Udalak martxan jarri duen “Herria Bidelagun” programa ezagutu dugu Legorretako Udaleko Gizarte langilea den Itsaso Urretagoienaren eskutik.

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 22 0

Gaur pixka bat narrastuko da haizeak hegotik suabe joko duen arren. Goi geruzetako hodeiak trinkoagoak ekarriko ditu euri zaparradatxoak barreiatuaz. Trumoitsuak izan daitezke erauntsi horiek ater uneekin. Haizeak hegotik jarraituko du bareago eta tenperatura beherago baina asko jaitsi gabe, giroak goxo puntua dezentez mantenduko duelarik. Horrela gaur kaskartze aldera abiatu eta hurrengo egunetan gehiago nabarmenduko da joera hori.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 11 Api 22 0

Atzokoaren tankera bete-betean mantenduko du elementuak modu onean direla. Haize suabea hego ekialdetik bazterrak galanki goxatuaz eta zeru sabaian garbitasuna nagusi, hodei gutxirekin, giro goxo eta atsegina mantenduaz, bereziki kostaldean. Udaberri giro bikaina lurralde guztian eguzkiak ere lanaldi bikaina egingo duelarik sasoiko dagoela agertuaz. Beraz, kanpo giro aproposa ibilalditxoak eginaz opor egunak aprobetxatzeko. 

AITOR AGUADO KORRIKA 2022

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Api 22 0

Igandean, apirilaren 10 Donostian amaitu zen 2022ko KORRIKA. Gaurkoan Gurekin Goierriko kordinatzailea izan den Aitor Aguado izan dugu haurtengo korrikaren balorazioa kontatzeko.

AMAIA GARCIA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 22 0

Amaia Garcia gure zinema adituak, asteburu honetarako eta Aste Santuko opor egunetarako, zinema aretoetan ikusgai izango ditugun filmen hautaketa eta hauen inguruko xehetasunak aipatu dizkigu.

PORROTX ETA MARIMOTOTS

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 22 0

Korrikaren 22. edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omendu ditu.
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osaturiko pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen; ibilbide horretan, eta bestelako baloreren artean, euskararen transmisioa landu dute bereziki
Ekitaldia pasaden urtarrilaren 7an izan zen, bainan gaur gurean, egun hortako bizipenen eta gaur beraien herrian Lasarten lekukoa hartu eta gozatu eta bizi izan dutenaren inguruan hitz egite digute Porrotxek eta Marimototsek. Bejondeiela!!  (@AEK_eus-ko argazkiak)

 

 

 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika