Irratsaioak

EKAITZ GOIKOETXEA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Api 22 0

Ekaitz Goikoetxeak Balio Erantzia aforismo liburua plazaratu berri du, Balea Zuria argitaletxearekin.

Duela zortzi bat urte ekin zion aforismoak idazteari; pentsatzera bultzatzeko, Ekaitzek hainbat gai jorratzen ditu liburuan, hala nola bizitza, herio-tza, isiltasuna…eta azken honekin ondo sentitzen dela dio, isiltasunak, ondoren esango dena elikatzen laguntzen bait du.

Datorren asteazkenean, apirilaren 27ean , arratsaldeko 19.00etan, Beasaingo Igartza Jauregian izango da liburuaren aurkezpen emanaldia.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Api 22 0

Gaurkoan gurean, Laureano Telleriak, garai bateko bitxikeri deigarriak aipatu dizkigu; hoien artean, emakumeak erditzerakoan izaten zituzten arazoak, egoera zailetan bizi ziren seme alaba asko zituzten familiak eta sendabelarren onuren inguruan hitz egin dugu.

Esaera zahar batzuk ere irakurri dizkigu eta hauen esanahien inguruko hausnarketak ere utzi dizkigu.

JAVI RIVERO – GORKA RICO

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Api 22 0

Atzokoan Ordiziako Artzain Egunaren berri eman genizuen.

“Goizerokoa” saio berezian, Anaitze Jauregik, eguneko protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera izan zuen; hoien artean, Idiazabal Gaztaren denboraldi berria aurkeztu eta gazta berria ebakitzeko ohorea izan zuten Tolosako AMA jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariak.

Eskertuta agertu ziren aitortzagatik eta, gazta moztu ostean, gazta berriak sukalde eta ekoizle belaunaldi berri eta gazteen indar bera zuela aipatu zuten. Entzun hemen beraiekin eginiko solasaldia.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Api 22 0

Gaurkoan Idoia Apaolazarekin, haurren eta nerabeen aurpegi hutsaren sindromea edo jendaurrean musukoa kentzeko beldurraren inguruan hitz egin dugu.

Barrualdean musukoa kendu ahal izatea, lasaigarria izan daiteke gehienentzat, baina antsietatea ere eragin dezake gazteengan, aurpegia berriz erakusteak autoestimuan eragina bait du hauetako batzuen kasuan; Idoiak, sindrome hori gainditzen laguntzeko gakoak eskaini dizkigu.

ORDIZIAKO ARTZAIN EGUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 22 0

Bi urteko etenaren ostean, Artzain Eguna Ordiziako kaleetara itzuli eta ohi den moduan ospatu ahal izan da.

Gurean, goiz osoan zehar, saio berezia eskaini dizuegu; Anaitze Jauregik, unean uneko giroaren berri eman digu, besteak beste Aralarren eta Aizkorri-Urbian larratzen duten bi milatik gora ardik Ordiziako Kale Nagusia zeharkatu duteneko unea zuzenean entzuteko aukera izateaz gain, eguneko protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.

Hoien artean, Idiazabal Jatorri Izendapenak urtero banatzen dituen Erregulartasunaren sarien garailetako batekin egoteko aukera izan dugu; hona hemen, Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goibururen adierazpenak.

GORKA LIZASO – ARDIEN ANTZERA

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 22 0

Sin Mala Intención taldeko Gorka Lizasok, gaurko egun berezi honetarako proposatu genizkion 4 hitzekin kantu eder bat osatu eta abestu du gurean.

Ohi bezela, hamabostean behin bisitatzen gaitu, eta aktualidadearekin zerikusia duten hitzak eta gaiak jorratzen ditugu modu musikal batean; gaurkoan, Ordiziako Artzain Egunarekin bat eginaz eta Etxahun Iruri-ren “Agur Xiberoa” kantuaren melodia oinarri hartuta, “Ardien Antzera” abestia aurkeztu digu. 😉

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0

Aste Santuko opor egunen ondoren, gaurkoan Marisa Barrena maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea,  feminista eta wikilariaren tartea eskaintzeko aukera izan dugu.
Gaurko egunez jaiotako emakume aitzindari batzuen inguruan hitz egin digu, hauei buruzko xehetasunak eta beraien lorpenak nabarmendu dituelarik.

 

URDAIBAI BIRD CENTER

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0

Edorta Unamunok azken egunotan Urdaibai Bird Center-eko bisitarien joan-etorria etengabekoa izan dela aipatu digu; uneotan euren padura eder horretan udaberriko migrazioan dabiltzan hegazti mordoen ia maila berekoa 😉

Atsedena hartzeko eta baita ere elikatzeko baliatzen dituzte egun hauek hegaztiak; hauetako batzuen inguruan hitz egin digu gaurkoan Edortak.

GORKA HERMOSA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0

Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan.

Tianjin Txinakoa hiria da, herrialdean biztanle gehien dituztenetan bosgarrena eta Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren egoitza izango den honetan, mundu osoko akordeoi-jotzaileei aukera emango diete euskal konpositorearen lanak interpretatzeko aukera.

Sari gisa, Hermosak obra bat idatziko du beren beregi irabazlearentzat, eta urtebetez esklusiban jo ahalko du lan hori garaileak; guzti honen inguruan aritu gara Gorkarekin gaur gurean.

SEGURAKO ASTE SANTUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Api 22 0

Apirilaren 14tik 18ra Segurako Aste Santua ospatuko da. Estudiora etorri zaizkigu antolakuntzako kideak.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika