Irratsaioak

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 22 0

 

Udaberria giroan murgilduta daude Urdaibai Bird Centerren. Gaurko saioan, alde batetik, aurreko astean Hegazti migratzaileen mundu mailako eguna ospatu zutela, habia-kutxen proeiktua, zikoinen eta ugal aldiariaren inguruan hitz egin digu Edorta Unamunok eta bestetik, hegaztien eguneroko bizitzan eguraldia bezalako fenomenoek nola eragiten duten ugal-aldian ere aipatu digu..

MARISA BARRENA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 22 0

 

Marisa Barrena wikilariak, bost emakume aipatu dizkigu garko saioan: Maritxu Zagala (Tolosa), Kotxepin Bengoetxea Etxebarria (Lemoa), María Rosa Aierbe Iribar (historialaria eta unibertsitateko irakaslea), Izaro Avellas Sanchez (Ordizia) eta hil berria den Miren Jone Azurza kazetaria.

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Bihar Eurovision Jaialdiaren Finala ospatuko da Turinen eta gure kolaboratzailea den Andoni Calvok Turinen bidean dago. Aeroportuan harrapatu dugu eta zuzenean izan da gurekin Eurovision Jaialdiaren azken berriak emateko, baita bere TOP 5 -a zein den kontatzeko ere.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Eguraldi ona izango dugu asteburuan, tenperatura altuagoak barnealdean kostaldean baino eta hego haizea izango dugu.

Amaia Gartzia

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 22 0

 

Amaia Gartzia bueltan da eta astebururako “Mentes maravillosas”, “Un nuevo mundo” eta “La conferencia” filmak aurkeztu dizkigu.

BIXI BIXI 500. SAIOA

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Asteazkenean 500. Bixi-bixi saioa izan zen. UEMA eguna Udalerri euskaldunen eguna Seguran izango den aste berean, hor besteak beste, esker oneko agurra jasoko du Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak egindako lanagatik. Hasteko UEMAko lehendakariarekin hitz egin genuen Iraitz Lazkanorekin. Ondoren saioaren eta euskara elkartearen sorrera birbizi genuen Santos Beloki, Rafael Gerriko eta Aitor Calvillo bide lagun hartuta. Saioari azken perla Iñaki Muruak jarri zion.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 12 Mai 22 0

Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio baina iluntzean kaskartzeko tankera pixka bat sumatuko zaio, haizea ipar mendebaldetik jarriaz zertxobait narrastuko delarik. Kaskarralditxoa ate joka dela itxura kaskarrarekin bukatuko da eguna, biharko kaskarkeriari paso emanaz.

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara, gaurkoan honako albiste hauek aipatu dizkigu: Euskarazko azpidatziak Amazon Prime Videon, Bziber lehiak eta Egunean Behin iralietik aurrera bueltan izango da.

 

 

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 22 0

 

Egun eta ordu aldaketarekin izan dugu gaurkoan Andoni Calvo. Eurovision Jaialdiaren lehen finalaurrekoa ospatu da eta horren berri eman digu, baita azken albisteak ere.

Ibane Cerezo

Irratsaioak 12 Mai 22 0

Ibane Cerezo zumarragarrak Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan OLATUA izena duen ilustrazioak aurkeztu zituen ostiralean eta horren berri eman digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika