Irratsaioak
ZERAINGO FESTAK 2022
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Abu 22 0
Zeraingo festak hemen dira, eta bertako berri izan dugu Aloña Elorza Zeberio, herri bizitza batzorde kidearen eskutik.
zuzeu
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Abu 22 0
Gaur Tolosan egin dugu hitzordua, irratian ezaguna den ZUZEU dendara jo dugulako beste behin ere. ZUZEU 2013an sortutako proiektua da, etxean duzun arropa horri 2. bizi bat emateko helburuarekin ,eta guk ere ohiturak aldatu eta gure armarioa berritu dezagun. Proiektu hau, helburu horrekin sortu bazen ere, hazten joan da eta arropaz gain, haratago doan proiektu eder bat bilakatu da. Zuzeu dendako sortzaile den Lidia Hernandezekin izateko plazerra izan dugu.
IGARTUBEITI MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Abu 22 0
Igartubeiti museoan hinbat ekintza antolatu dituzte udari begira eta hauek ezagutzeko aukera izan dugu, Ibanen eskutik.
GABIRIAKO FESTAK 2022
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0
Abuztuaren 13an Gabiriako Festei hasiera emago zaie; bi urteren osten, berriz ere jai giro bikainaz gozatzeko aukera izango da. Egitarau oparoa prestatu dute eta Aratz Igartzabalek guzti honen berri eman digu.
UROLA GARAIKO TURISMO BULEGOA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0
Urola Garaiko Turismo Bulegoko Nagore Gonzalezek, abuztuan zehar antolatu dituzten bisita gidatu berezien eta ibilbide anitzen inguruan hitz egin digu.
Horiezaz gain, Urola Garaiko hainbat kokaleku berezietan egunero antolatzen diren egitarauen berri ere eman digu; udako planak antolatzerako garaian kontuan hartzeko modukoak.
JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0
Joxe Landak tenperatura altuekin jarraituko dugula iragarri digu; eguraldian oro har aldaketa gutxi, hori bai, agian barnekaldean eta egunaren amaierarako, zaparrada gutxi batzuk espero direla ere aipatu digu.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Abu 22 0
Marisa Barrena maistra, psikopedagogoa, wikilaria, euskaltzalea, feminista ta Segura Irratiko kolaboratzaileak, lau emakumeen efemerideen ingurukoak aipatu dizkigu gaurkoan: Amaia Lasa (idazlea), Amancay Gaztañaga (musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria), Arrate Orueta (futbolari ohia eta medikua) eta Ane Labaka (bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria).
IDURRE LABAKA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Abu 22 0
Gaurkoan Idurre Labaka medikuarekin izan gara. Erreskate lanetan aritzen da eta gertutik ezagutu dugu bere lana, honekin batera, mendira joaten garenerako gomendio batzuk eman dizkigu.
2022 BERASTEGIKO FESTAK
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Abu 22 0
Abuztuaren 5etik 10era Berastegiko Festak ospatuko dira eta gurekin izan dugu Uxue Arzallus, Berastegiko Udalako Kultur Zinegotzia, programaren berri emateko.
LUR GARDEN IÑIGO SEGUROLA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abu 22 0
Oiartzunen kokatuta dagoen Lur Garden Lorategia gertutik ezagutu dugu Iñigo Segurolaren eskutik.