Irratsaioak

LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0

Gaurko saioan Laureano Telleriak garai bateko kontu batzuk aipatzeaz gain, gipuzkoako dorretxeak eta jauregiak izendatu dizkigu eta EAEko azalera handiena eta txikiena duten herriak aipatu dizkigu.

ZOPAZOKA SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0

Udarako etenenaldiaren ostean Segurako ZOPAZOKA martxan da berriro. Ostegun arratsaldero Segurako plazan. Gaurtik aurrera gainera ekoizle berrien produktuak egongo dira salgai, horrelaxe aipatu digu, Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserrikoak.

BIZIPOZA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 22 0

Bizipoza Elkarteak, aurten ere, MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipen egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako 11 kantu eta bideoklip egingo ditu.Gaur gonbidatu Juneren Hegoak elkarteko Yolanda Martin eta Bizipoza elkarteko Leire elizegi izan ditugu , grabatu berri duten bideokliparen inguruan hitz egiteko.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 22 0

San Telmo museoak 150 urte beteko ditu urriaren 5ean , ekintza ezberdinak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko.

2022/10/05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Urr 22 0

Gaur ere ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa tenperaturak zertxobait irabaziko duen arren, goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gainontzean elementuak berdintsu direla bikain portatuko da.

ANDONI MUTILOA SEX SUA MUSIKALA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urr 22 0

Andoni Mutiloa aktoreak bere ikuskizun berria aurkeztu digu. SEX SUA musikala.

2022/10/04 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Urr 22 0

Zertxobait irabaziko du onaren mailak. Haizearen goizeko hego ukituak eraginda txukunago eta zertxobait epelago egongo da. Ia erabat oskarbi mantenduaz dotorezia eta goxotasuna irabazian direla bikain portatuko da eguraldia udazken giroaren alde ona erakutsiaz. Kanpoan gustora ibiltzeko modukoa, eguna motzagoa izan arren. Giro atsegina elementuak modu onean direla.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

ZUALBE , ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiak gai interesgarri bezain korapilatxu bat ekarri digu, gaur egun, psikologiaren munduan asko entzuten den kontzeptu batekin: ama toxikoa.

URDAIBAI BIRD CENTER/EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamuno Ebroko Deltan harrapatu dugu eta hango parajeen berri eman digu eta bertan bizi diren hegaztien berri ere eman digu.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 22 0

Goierriko Hitzako Kerman Garralda izan dugu, asteko edukien berri emanaz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika