Irratsaioak
2022-10-18 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urr 22 0
Atzoko akats txiki horiek uxaturik txukunago mantenduko da, goiko hodei txamarrak sareago direla. Hego haizeak protagonista izaten jarraituko du bere eragina gehien kostaldean nabarituko delarik, tenperaturak berriz ere gorako joera hartuaz. Hego haizea bizi samar ibiliko da oro har eta leku aproposetan pixka bat molesta dezake baina zeru sabaia txukunago eta eguratsa gardenago direla, atzo galdu zuen pixka hori berreskuratuaz bikain berriro.
URDAIBAI BIRD CENTER
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 22 0
Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok , Antxeta, kaio txiki mota bati buruz hitz egin digu.
MIKEL LIZARRALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 22 0
Mikel Lizarraldek “ZAZPI”izeneko proiektua aurkeztu digu.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 22 0
Goierriko hitzako lagunak ere izan ditugu gaur. Asteko albisteen errepasoa egin dugu.
2022-10-17 EGURALDIA-JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Urr 22 0
Hego haizea izango da gaur eguraldiaren protagonista pixka bat mugituaz eta tenperaturak ez du ezer asko galduko baina hodei asko samar goiz partean gerora saretzen sumatuko direlarik. Akats txiki horiek gora-behera bikain portatuko da eguraldia garaiari dagozkion zantzuak elementuetan sumatuko diren arren. Hego haizeak pixka bat molestatuko du zenbait lekutan baina oro har udazken giroaren alde ona agertuko du bete-betean.
IKER ELDUAYEN/ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 22 0
Iker Elduayen zinema adituak zinema eta filmen estreinaldiak ekarri dizkigu. Baita ikustea merezi duten filmen zerrenda egin digu.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 22 0
SAN TELMO MUSEOA ospakizunean murgilduta dago, 120 urte bete dituelako. Hilabete berezia dute eta ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Susana Soto zuzendaria izan dugu ekintza hauen berri ematen.
2022/10/14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 22 0
Beste pausotxoa emango du hobetze aldera elementuak modu onean direla. Dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian, bikain portatuko da eguraldia. On aldi bikainaren barnean aurkiturik, Euskal Herri guztian mantenduko da eguraldia dotore eta goxo. Egunsentiko tenperatura ere zertxobait gorago haize leunaren hego ukituak eraginda. Hodei dezente goizean baina saretzen doazela arratsaldean oskarbia nagusituaz, itxura polita eta giro bikaina jarraitzeko itxurarekin.
JUNEREN HEGOAK EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 22 0
Urriaren 15ean goizeko 10.30etan hasita Juneren Hegoak elkartearen eguna ospatuko da Oreretan. Yoli Martin elkarteko kidea izan da Goizerokoan.
ZIKLOIA 2022
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 22 0
Intuijai taldeko kide den May Gorostiagak aurkeztu digu aurtengo Zikloia aurkeztu digu.