Irratsaioak
2022-10-25 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Urr 22 0
Haizea hegotik tenperatura apur bat gorago dela giroaren goxotasuna eta dotorezia irabazian sumatuko dira elementuak modu onean direla. Hego haizea zakar samar leku aproposetan giroa pixka bat mikaztuaz baina oro har atzo baino hobea. Joera hori kostaldean gehien nabarmenduko da udazken giroaren alde ona erakutsiaz. Ateria seguru eta dotorezia eta goxotasun irabazian direla tankera honi eusteko itxura sumatuko zaio.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urr 22 0
Marisa Barrena wikilri durangarrak, emakume hauek ezagutarazi dizkigu: Pilartxo Etxeberria zaldibiarra, Eladia Altuna raketista irurarra, Lur Korta Oiartzuar aktore, ipun kontalari…eta Oihane Enbeita bertsolari eta aktorea.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Andoni Calvo oporretan izan da. MSC grandiosa itsas barkuan bidaiatu du eta bertako esperientzia kontatu digu.
IKER ELDUAYEN ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Hona gaurkoan Iker Elduayen zinema adituak proposatutako film eta telesailak:’La piel del tambor’,’El color del cielo’,’Black Adam’,’Un año, una noche’,’Mira como corren’ eta askoz ere gehiago.
AMESGILE ARGITALETXEA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Amesgile elkartetxeko Betzaida Urtaza, Algecirasen topatu dugu eta bertan zein proiektu burutzen ari den azaldu digu.
2022-10-21 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Apur bat galduko du onaren mailak baina asko nabarmendu gabeko lardaskeria izango da haizeak hegotik jarraituko duelarik. Goi geruzetako hodei gune trinko batek euri mehatxua mantenduko du arratsaldean zaparradatxoak botaz eta tenperatura pixka bat jaitsiaz. Hala ere bataz beste ez da ezer asko kaskartuko giroa eta gaurko hau akats txiki baten gisa har dezakegu kaskarkeria oso gutxi nabarmenduko delarik.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Laureano Telleriak garai bateko kontuak kontatu dizkigu. Baita gipuzkoako herrien ezizenak zein diren ere aipatu dizkigu.
TOLOSA MIKOLOGIKA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Gaurtik hasita eta larunbata bitarte Tolosan aste MIKOLOGIKOa ospatuko dute. Honen berri Joxe Mendizabalek eman digu, Tolosako Casino elkarteko kideak.
SUSTATU
Irratsaioak 20 Urr 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezekin egin dugun tartean, eta besteak beste marrazkilarien hilabeteari buruz, teknologia burujabeaz eta wikidataren 10. urteurrenaz aritu gara solasean.
2022/10/20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Gaur ere eguraldi ederra izango dugu. Aurreko egunetako bero lamadarik ez da izango.