Irratsaioak
ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA ANTZERKI OBRA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Segurako historia oroituz elkartearen eskutik, ostiral honetan, 20.00etan Segurako Baratze Pilotalekuan ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA herri antzerkia estreinatuko dute. Estudioan izan ditugu Lurdes Imaz zuzendari eta aktorea, baita Isabel Iparragirre aktorea, ikuskizunaren berri ematen.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0
GITBko lagunak izan ditugu beste aste batez, beraien kanalean ikusteko izango ditugun edukien berri emanaz.
2022/10/10 EGURALDIA- JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Dezente galduko du atzoko onaren maila berezi horrek batez ere ipar partean mendebaldeko erasotxo bat barreiatuko delarik. Tenperaturari beherantz eraginaz eta beste elementuak ere modu txarrean jarriaz, galanki galduko du atzoko on maila berezi horrek. Lainoek arrastaka euri zipriztinak barreiatuaz ipar partea gaztigatuko dute. Beraz, kaskarkeria martxan hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik .
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 22 0
Andoni Calvok moda munduan murgildu gaitu eta udazkeneko tendentziak erakutsi dizkigu.
iDIAZABAL BASERRITAR EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 22 0
Urriaren 9an baserritar eguna ospatuko da Idiazabalen.
LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0
Gaurko saioan Laureano Telleriak garai bateko kontu batzuk aipatzeaz gain, gipuzkoako dorretxeak eta jauregiak izendatu dizkigu eta EAEko azalera handiena eta txikiena duten herriak aipatu dizkigu.
ZOPAZOKA SEGURA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0
Udarako etenenaldiaren ostean Segurako ZOPAZOKA martxan da berriro. Ostegun arratsaldero Segurako plazan. Gaurtik aurrera gainera ekoizle berrien produktuak egongo dira salgai, horrelaxe aipatu digu, Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserrikoak.
BIZIPOZA
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 22 0
Bizipoza Elkarteak, aurten ere, MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipen egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako 11 kantu eta bideoklip egingo ditu.Gaur gonbidatu Juneren Hegoak elkarteko Yolanda Martin eta Bizipoza elkarteko Leire elizegi izan ditugu , grabatu berri duten bideokliparen inguruan hitz egiteko.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 22 0
San Telmo museoak 150 urte beteko ditu urriaren 5ean , ekintza ezberdinak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko.
2022/10/05 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Urr 22 0
Gaur ere ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa tenperaturak zertxobait irabaziko duen arren, goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gainontzean elementuak berdintsu direla bikain portatuko da.