Irratsaioak
2022-10-21 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Apur bat galduko du onaren mailak baina asko nabarmendu gabeko lardaskeria izango da haizeak hegotik jarraituko duelarik. Goi geruzetako hodei gune trinko batek euri mehatxua mantenduko du arratsaldean zaparradatxoak botaz eta tenperatura pixka bat jaitsiaz. Hala ere bataz beste ez da ezer asko kaskartuko giroa eta gaurko hau akats txiki baten gisa har dezakegu kaskarkeria oso gutxi nabarmenduko delarik.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Laureano Telleriak garai bateko kontuak kontatu dizkigu. Baita gipuzkoako herrien ezizenak zein diren ere aipatu dizkigu.
TOLOSA MIKOLOGIKA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Gaurtik hasita eta larunbata bitarte Tolosan aste MIKOLOGIKOa ospatuko dute. Honen berri Joxe Mendizabalek eman digu, Tolosako Casino elkarteko kideak.
SUSTATU
Irratsaioak 20 Urr 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezekin egin dugun tartean, eta besteak beste marrazkilarien hilabeteari buruz, teknologia burujabeaz eta wikidataren 10. urteurrenaz aritu gara solasean.
2022/10/20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Gaur ere eguraldi ederra izango dugu. Aurreko egunetako bero lamadarik ez da izango.
2022-10-19 BIXI BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0
Hitz edo Irri euskaraz elkarri, euskara elkarteko Alaitz Imaz hikari buruzausnartzera gonbidatu gaitu
2022-10-19 BIXI BIXI
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urr 22 0
errigora EKIMENAK, auzolan eta jai eguna izango du Urriaren 22an Ablitasen.
2022-10-19 BIXI BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0
Itxaro Alustiza Zeraindarrarekin SARRI SARRI kantua aztertu dugu.
2022-10-19 BIXI BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0
Segurako irakurle taldean izan zen gonbidatu Joseba Sarrionandia “MUNDUARI BIRA EMAN ZION ONTZIA” liburuarekin.
ENEKO ARAIZTEGI BERTSOLARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urr 22 0
Zaldibian ostiral gauean egin zuten Udazkeneko V. Zapi Janztea bertso saioarekin. Lau bertsolari gonbidatu zituzten: Nerea Ibartzabal iazko irabazlea, Amets Artzallus, Onintza Enbeita eta Eneko Araiztegi Korta segurarra. Azken honek irabazi zuen.