Irratsaioak

2022/11/16 BIXI BIXI/ AHOTSAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 22 Aza 22 0

ahotsak.eus webgunetik Izaskun gaston izan dugu. Garai batean haurrak zirela abesten zituzten kantuen testigantzak jaso ditugu.

2022/11/16ko BIXI BIXI ITXARO ALUSTIZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 22 Aza 22 0

Zeraindik Itxaro alustizak Delirium Tremens taldearen inguruan aritu zaigu hizketan.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 22 0

Marisa Barrena wikilariak, emakume hauek bistarazi eta ezagutarazi dizkigu: Pilar Sunsinenea Donostiarra, Arrate Mardaras Abadiñoarra, Garazi Arrizabalaga Berriztarra eta Idoia Asurmendi Aramaioarra.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Aza 22 0

Laiotz Herri Eskolako haurrak kazetari lanetan jarri ditugu. Gaur Paule eta Euken izan ditugu estudioan eta Euskal Mitologiaren inguruko erreportai eder landu dute,

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ZERAINEN

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Aza 22 0

Olentzero eta Mari Domingi Aizpeako meatze gunera joango dira abenduaren 17an eta 18an. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman behar dute

AMESGILE ARGITALETXEA /BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Aza 22 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak, liburu berri baten aurkezpena egin digu: euskal mitologia: Mahare azkarra.

2022/11/15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Aza 22 0

Atzoko tankera mantenduko du euri giro petralarekin. Kaskar eta amorragarri elementuak modu txarrean direla. Ipar mendebaldeko haizea zakar samar ibiliko da. Lainotzarrak arrastaka eta goi geruzetako hodeiak trinkotuaz, euri zaparrada galantak barreiatuko dira. Gaur arratsaldean botako du euri gehien eta tenperatura zertxobait beherago dela, kaskarkeri makurra izango dugu. Biharkoa izango da aste honetan euririk gabeko eguna baina goibel eta petral. Gero berriz ere okertu.

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Aza 22 0

Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno Biologo Teknikariarekin gaurkoan kontzeptu berriak ezagutu ditugu eta hegazti leuzistikoak eta albinoen arteko ezberdintasunak zeintzuk diren ikasi ditugu.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 14 Aza 22 0

Asko aldatuko da gaur eguraldiaren martxa kaskarkeria nagusituaz. Hori izango da protagonista astean zehar garaiari dagokiona gehiago nabarmenduaz. Eguraldiaren elementuak modu txarragoan mantenduko direlarik udazken tankeraren alde txarra erakutsiko du. Haizea zakar antzean mendebaldetik mantenduaz eta eguratsa zikin lainotzarrak arrastaka direla. Tenperatura dezente beherago dela giro bustia eta petrala aste guztian.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika