Irratsaioak
2023-03-01 BIXI BIXI/ KANPORA SARTZEN ANTZEZLANA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Mar 23 0
Aitziber Garmendiak zuzenduko duen lehendabiziko antzerki obra luzea da KANPORA SARTZEN. Xabin Fernandez legorretarra aktore dela, bere bizipenak kontatuko dira antzezlanean.
MIRENTXU GOIKOETXEA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 23 0
Mirentxu Goikoetxeak, maiatzaren 12,13 eta 14ean Itziar Retegirekin batera antolatu dituen erretiroen ingurukoak aipatu dizkigu.
2023-03-01 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Mar 23 0
Kaskarkeria martxan negu giroari eutsiaz. Ipar haize petrala protagonista dela temati eutsiko dio giroaren mikatz puntuari. Hain zuzen garaiari dagokiona, oraindik neguan gaudelako. Asmatu egin behar nola babestu.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 23 0
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA zentruko Idoia Apaolazak, jolasak haurraren garapenean duen garrantziaz aritu zaigu hizketan.
ALMITZA SEGA ELKARTEA ZALDIBIA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 23 0
Almitza sega elkarteak antolatuta, Neguko jaialdia egingo dute martxoaren 4an , arratsaldeko 18.00etan hasita.
LENBUR FUNDAZIOA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 23 0
Lenbur Fundazioak familia planak jarriko ditu berriz ere martxan, eta igande honetan hasita, egun batez errotari eta okin izateko aukera eskainiko du, Brinkolako Igaralde baserrian egingo dituzten saio bereziei esker. Martxoko igandeetan izango dira familia plan horiek, 11:00etan hasita.
2023-02-28 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Ots 23 0
Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio negu giro zitala temati mantenduko delarik. Tenperatura oso behean eta ipar haize petrala dezente mugituaz mikatz puntuari erabat eutsiko dio. Gaur ere negu tankera areagotzen. Gutxi botako du baina bazterrak apur bat zuritzeko adina bai itsas ertzeraino tankera berdintsua agertuko duelarik. Jipoi makurra areagotuaz eta elementuak modu txarrean direla lainoak arrastaka zertxobait bota nahian, ipar haize zitala protagonista dela.
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 23 0
Marisa Barrena wikilariari esker emakume hauen bizitza ezagutu dugu: Lurdes Odriozola, Amaia Gaztamintza, Idoia Eraso, Maria del Pilar Acedo…
iragarki laburrak
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 23 0
IRAGARKILABURRAK.EUS eko lagunek, webgunean dituzten iragarki batzuk aipatzeaz gain, blogean dituzten edukiak aipatu dizkigute.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 23 0
GITBko Ainhoa Ibañezek izango dituzten edukien berri eman digu.