Irratsaioak
2023-02-01 BIXI BIXI/PERU GAMELU
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Ots 23 0
Peru Gamelu pertsonaiaren bitartez umore beltzat euskaraz jorratzeko asmoa dute, euren ustetan, euskal gazteriaren artean umorearen beltzaren alorrean hutsune bat dagoelako, “baita gazteentzako marrazki bizidunetan ere. Euskal umorea oso zuzena da, ez dago umore beltzik”.
MIRENTXU GOIKOETXEA ARGAZKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 23 0
Mirentxu Goikoetxea ofizioz eta afizioz argazkilaria da. Kolaboratzaile berria izango da Goizerokoa saioan eta argazkilaritzaz gain, marketinga, erretiroak…eta hainbat kontu izango ditugu mintzagai berarekin.
BIZI POZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 23 0
MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 3. edizioaren aurkezpena egin digute BIZIPOZAko lagunek baita MAREA URDINA elkartekoek
2023-02-01 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Ots 23 0
Bikain eutsiko dio hobetzeko joerari elementuak modu onean direla. Giroaren goxotasuna eta dotorezia irabazian mantenduaz, kanpoan ibiltzeko aproposa izango da. Udaberriaren zantzuak sumatuaz sekulako on aldia martxan astean zehar mantenduko delarik.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Urt 23 0
Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, heziketan, mugen eta limiteen inguruko gakoak eman dizkigu.
IRAGARKILABURRAK.EUS
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Urt 23 0
Iragarkilaburrak.euseko Leire Zumetarekin, web gunean dituzten iragarkiak aipatu ditugu
2023/01/31 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 31 Urt 23 0
Tenperatura apur bat gorago goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gero haize aldakor horrek, iparretik jarri eta apur bat mugituaz, laino narrasak barreiatuko ditu eguratsa zikindu eta euri zipriztinak botaz. Ipar partea gaztigatuko du. Giroaren goxotasuna irabazian baina dotorezia galeran. Joera hori ez da asko nabarmenduko eta astean zehar hobetzeko joerari eutsiko dio udaberri giroaren zantzuak nabarituaz.
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Urt 23 0
Marisa Barrena wikilariaren eskutik emakume hauek ezagutzeko aukera izan dugu: Mercedes Viguera bilbotarra, Rafaela Etxaniz azkoitiarra, Lourdes Otaegi beizamarra, Maite Lakar elizondoarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Urt 23 0
GITBko Ainhoa Ibañezekin astean zehar izango dituzten edukien berri izan dugu.
2023-01-30 eguraldia/joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 30 Urt 23 0
Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren hoberanzko joera elementuak modu hobean sumatuko direlarik. Kaskarkeri petral makur hori atzean utzi eta negu girotik udaberri girorantz abiatuko da, joera hori dezente nabarmenduko zaiolarik. Noraezeko haize geldiaren hego ukituak lagunduta itxura eta goxotasuna irabazian eta badirudi bikain portatuko dela astean zehar akats txiki batzuk gora behera giroa goxo eta alai mantenduko delarik.