Goizerokoa
ANTZEZPEN MUSIKATUA AIZKORRIKO SAN ADRIAN KOBAN
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urr 19 0
Urriaren 27an Zegamako udalak eta anduetza parketxeak antolatuta, San Adrian koban antzerki musikatua izango da. OrdizikoUrrup antzerki taldeak antzeztutako antzerkia izango da. Guzti honen berri ematen Anduetza parketxeko Nere eta Urrup antzerki taldeko Rosa Rojo izan ditugu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urr 19 0
Sustatuko lagunak izan ditugu gaur goizean goizerokoa saioan.
ZALDIBIKO ARDIKI EGUNA- ARTZAIEN JOLASAK.
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urr 19 0
Zaldibiko Ardiki egunaren jarraipena egiten jarraitzen dugu Segura Irratian. Gaur Joxe Zufiaurre historialaria izan dugu gurean, eta garai batean artzaiek jolasten zituzten jokuez aritu zaigu.
HERRIKO BOZAK ANTZEZLANA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urr 19 0
Iduzki Lore antzerki taldearen Herriko bozak antzezlana ostiral honetan estreinatuko da orexan, gaueko 22.00etan. Gurean bertako zuzendaria den Maik Etxekopar eta aktore lanetan dabilen Lierni Elortza izan ditugu.
GURE ZIRKUA-IKER GALARTZA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Urr 19 0
Gure zirkua iritsi da aurtengo azken emanaldietara. Araman izango dira ostiraletik aurrera. Gonbidatu , gure zirkuko sortzailea izan dugu gurean, Iker Galartza.
IDOIA APAOLAZA-FAMILI ARTEKO GATAZKAK NOLA KUDEATU
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0
Familia behar beharrezkoa da bizi irauteko eta familiako lotura emozionala eta binkuluak bizi guztian iraungo dute. Horregatik familiaren barnean gatazkan daudenean, sufrimendu handia sortzen digute. Ekimena Psikopedagogiako Idoia Apaolaza izan dugu.
ZALDIBIKO ARDIKI EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0
Ardiki eguan dela eta, aste guztian jarraipen berezi bat egiten ari gara Segura Irratitik. Gaur Ardiki eguneko natolatzaileetako batekin egon gara.
LEGORPARTY
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0
Legorpartyk informatika munduan eta beraien kontzentrazioetan interesatuak biltzen ditu. Ekitaldi hau urtero ospatzen da Euskal Herriko ekitaldi hauetan ohikoak ziren gazte talde bati esker. Gazte talde honek pentsatu zuen ondo egongo litzatekeela kontzentrazio txiki bat ospatzea Legorretan.
OHIARTE SAGARDOTEGIA- SAGARDOA LATAN
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0
Zeraingo Ohiarte sagardotegikoak ostiralean aurkeztu zuten euskal sagardoa jatorri deituriko Ohiarte sagardoa latan. Formatua aldatu arren, sagardoa bera izaten jarraitzen omen du.
ARDIKI EGUNA ZALDIBIA- MARI JOSE ALKAIAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0
Datorren asteburuan Ardiki eguna ospatuko da Zaldibian. Aurten gainera 25. urteurrena ospatuko dute. Egun honetan, mondeju lehiaketa egiten dute eta iazko irabazlearekin egin dugu hitzordua, Mari Jose Alkaiagarekin hain zuzen ere.