Goizerokoa
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 20 0
Laureano Telleriarekin gaur, orain dela 70 urte seguran egon ziren lanbideak errepasatzeaz gain, langile bakoitzaren izen abizenak ekarri ditugu gogora.
MIÑARIPE/SEGURAKO MAHAI JOKOA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 20 0
Hiru urteko lanaren ondoren, kaleratu berri dute Segurako Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteko kideek Miñaripe mahai-jolasa. Transmisio ariketa bat da, ondo pasatuz herriari buruzko hainbat kontu ikasteko. Segurarrez idatzia. Elkarteko kide den Alaitz Imazek eman dizkigu argibide guztiak.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 20 0
Sustatuko Luistxo Fernadezerekin gai hauek landu ditugu: Google jausi da ordubetez, gure dependentzia agerian utzita eta Disney Plusen euskara egoteko eskaera
AMAIA JUNKERA/SOLABARRITIK URBIARAINOKO BIDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 20 0
Zeraingo alkate den Amaia Junkera izan da gurean, Araba eta gipuzkoako foru aldundiekin eta baita partzoneriarekin edukitzen ari diren bileren inguruan hitz egiteko, besteak beste, Solabarritik Urbirako bidean konponketa lanak.
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 20 0
Eureka zientia museoko Larraitz Etxeberriarekin gaztaren inguruan aritu gara hizketan
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA/BERDINTASUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 20 0
EKIMENA PSIKPEDAGOGIA zentruko Idoia Apaolazarekin berdintasunaren inguruan hitz egin dugu. Asko hitz egiten da berdintasunaren inguruan eta modu batean jada lortu dela uste dugu. Tamalez, oraindik bide luzea dago egiteko nahiz eta aldaketan eman diren. helduok berdintasunean daukagun paperaz jabetu eta bidean jarraitu behar dugula presente eduki behar dugu, gaurko haurrak biharko helduak izango baitira.
ASTEKO SALTOKIA/GNK-GOIERRIKO NEKAZAL KOOPERATIBA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 20 0
Asteko saltokiari esker, GNK-ko(goierriko nekazal kooperatiba)Izaskun Altunak , ateak zabaldu eta kooperatiba barrutik ezagutzeko aukera eman digu. Aurten GNK-k 100 urte beteko ditu eta ekimen honen baitan egin eta egiten ari diren berrikuntzen inguruan aritu zaigu besteak beste.
KUKO JATETXEA/IKER MARKINEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 20 0
Ormaiztegiko Kuko Jatetxeko Iker Markinez izan dugu gonbidatu gurean. Egun bizi duten egoeraz , baita martxan jarri duten etxez etxeko zerbitzuaren inguruan hitz egin dugu.
BEÑAT ZUBELDIA/ZUALBE/ ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 20 0
ZUALBE, ongizate emozionalerako zentrukit etorri zaigu gaur Beñat Alustiza Zeraindarra. Gai oso interesgarriaren inguruan heman dizkigu azalpenak Beñatek: Bioneuroemozio kontsulta bat nola egiten den esplikatu digu, “bidelaguntza” deiturikoa.
Gaurkoan urratsak azaldu dizkigu eta hurrengo saioetan kasu errealen adibide batzuk ikusiko ditugu, guztia hobeto ulertzeko.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 20 0
Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagarekin astean zehar goierriko hitzan eta ostiralean Goiberrin topatuko ditugun gaien inguruan aritu zaigu hizketan.