Goizerokoa
INSANOS MUSIKA TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Atzo, Iñigo Etxenikek gidatzen duen MUSIKAZBLAI saioan Legazpiko INSANOS musika taldea izan genuen.
2021-06-11 EGURALDIA -JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0
Oso gutxi aldatuko da eguraldiaren joera beti ere epeltze aldera jauzitxoa emanaz, tenperatura pixka bat igo eta bero sargoriarekin. Haize geldi aldakorrak goizean hego ukitu apur bat eta gero ipar ekialdetik suabe, kostaldean berotzeko joera apur bat murriztuaz. Barnealdeetan asko nabarmenduko da beroa. Bihartik lurralde guztian nabarituko da bero lamada eguzkia lanean dela, kostaldean ere oso bero egongo delarik.
GEROA EREITEN, EUSPOT LEHIAKETA SARI NAGUSIA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0
EUSPOTEKO 2021eko edizioan parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago. ‘NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!’ izenpean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta batez ere emakumeak familia-nekazaritzatik bizi izatera.‘Geroa ereiten’ lanagatik spotik onenaren saria jaso dute Iñigo Zapirainek eta Sara Mujikak, Saoirse eta Sugaar etxeko txikiekin batera. Iñigo zapirainek eman digu horren berri.
PARKEAK BIZI EGUNA ORDIZIAN
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0
Ordiziako parke sarea definitzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Ordiziako Udalak modu parte hartzailean, Tipi Gara kooperatibarekin batera. Orain, ekimenari jarraipena emango zaio eta larunbat honetan, ekainak 12, Parkeak Bizi eguna ospatuko da.Itsaso Larramendi, Tipi Gara kooperatibako kideak azalpenak eman dizkigu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezekin covidaren Europako Batasuneko zihurtagiri digitalaz eta Twiter blueri buruz aritu gara solasean.
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Eka 21 0
Medikuntzan erabiltzen diren hormonen ingurukoak ekarri dizkigute EUREKA zientzia museokoek.
ASTEKO SALTOKIA/ JOS-BEL ILEAPAINDEGIA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Eka 21 0
Asteko saltokiaren baitan, Ordiziako JOS_BEL ileapaindegira egin dugu bixita. Bertako ateak zabaldu dizkigute eta ileapaindegia barrutik ezagutzeko aukera eman. Erabiltzen dituzten produktu naturalak, orrazkerak…ezagutu ditugu.
zaldibian udaberria loretan
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Eka 21 0
Zaldibian udaberria loretan, ekaineko eskaintza kulturalaren berri izan dugu , Kultur zinegotzia den Jon Luluagaren eskutik.
ZUMALAKARREGI MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Eka 21 0
Zumalakarregi Museoko Eider komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu eta egun dituzten ekimenen berri eman digu. Alde batetik URGULLEN MAGALEAN erakusketaren ingurukoa eta bestea larunbaterako antolatu duten serigrafia tailerraren ingurukoa.
IZARRA URDAILETA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Eka 21 0
Segurako alkatea, Izarra Urdaileta izan da gurean. Udako agendaz, igerilekuaz, San Juanaz eta hainbat kontutaz aritu gara solasean.