Goizerokoa

BERTSO ZIRKOA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0

Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, Abenduaren 11rako, tolosako San Esteban auzoan kokatu duten Gure zirkoko karpan.Eta honen berri emateko alde batetik Iker Galartza eta bestetik, Haritz Mujika bertsolaria eta Harituz bertso elkarteko kidea izan ditugu.

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0

Amaia Gartziak gaurkoan hiru pelikula aurkeztu dizkigu; Aita Mari, El amor en su lugar eta The Power of the Dof.

2021-12-03 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0

Gaur pixka bat arinduko da kaskarkeria erasoaren parentesi txiki batek eraginda. Ez  da asko nabarmenduko hobekuntza baina giroaren txar sentsazioa pixka bat arindu bai. Lainoak sareago direla, euri gutxiago eta haizea eta tenperatura ere modu hobean direla, mikatz puntua pixka bat baretuko zaio. Bihartik berriz ere kaskarkeria indar berrituko da. Aste buruan eguraldi txarra Euskal Herri guztian negu giroa nabarmenduaz.

2021-12-02 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Eguraldi txarra jarraipena izango du eta asteburuan euri zaparradak haundiagoak izango dira.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Laureano Telleriak  aipatu izan digu bere garaian izan diren aldaketak bizi moduan, jaten, janzten, lanean eta gainerako arlo askotan, baina bat aipatu gabe zuen eta gaurkoan horren berri eman digu; Telefono kontuak. Bestetik herrietan dauden monumentuaz ere hitz egin digu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Gaurkoan Sustatuko Luistxo Fernandezekin, ELIA Itzultzaile automatikoaren gorakadaz hitz egin dugu eta Euskeraren Egunaren inguruan beste informazio bat aurreratu digu; Wikipedia eta Eliaren arteko elkarlana.

HOTZ LEGAZPI

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Legazpin jatorria duen elkarte humanitarioa da “HOTZ LEGAZPI”. Gaurkoan gurean Hotz Legazpiko kidea den Mari Romero izan  dugu. Herriko Senegaldarrei laguntzeko martxan jarri duen proiektua aurkeztu digu.

2021-12-01 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Atzokoaren jarraipena goiz partean baina arratsaldean zeharo txartuko du eguraldia ipar mendebaldeko eraso batek harrapatuta. Berriz ere eguraldiak txarkeria martxan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika