Goizerokoa

IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0

Ekimena psikopedagogia zentrotik Idoia apaolazarekin bat egin dugu eta gaurko gaia neabeak eta beldurrak izan da.

BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak bere azken ipun ilustratua aurkeztu digu: Musuak eta Besarkadak.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0

Gorka Lizasok 25. abestia ekarri digu “Zilarrezko ezteiak” eta 2021ko azkena. Gaurko hitzak hauek izan dira: UHOLDEAK, AZOKAK, ZIURTAGIRIA eta GABONAK.

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abe 21 0

Gehiago nabarmenduko da gaur eguraldiaren hobekuntza elementuak modu onean direla, Europako antizikloiaren isobarek, lurralde hau, jita onean harrapatuko dutelarik. Hego haize suabeak giro goxo eta atsegina mantenduaz, zerua ia erabat garbi eta eguratsa garden direla, giroaren goxotasuna eta dotorezia galanki nabarmenduko dira. Badirudi astean zehar tankera hauxe mantenduko duela lurralde honetan, oskarbiak eragindako goizeko freskura akats txikia izango delarik.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abe 21 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan hiru emakume euskaldun aipatu dizkigu; Maialen Lujanbio (bertsolaria), Jule Goikoetxea (gipuzkoar filosofo politikoa eta irakaslea) eta Luzia Goñi (nafar bertsolaria).

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abe 21 0

Gaurkoan Andoni Calvok gabonetako zuhaitza apaintzeko gomendioak eman dizkigu eta Benidorm Festen zein artista izango diren berri eman digu.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abe 21 0

Amaia Garcia zinema adituak film berrien estreinuen inguruan hitz egin digu.

ESNATU NAIZ KABARETA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abe 21 0

Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko dituzte abenduan. Lehendabizikoa gaur  Abenduak 9, osteguna: Donostian, Doka antzokian 20:00tan. Andoni Mutiloak eman dizkigu xehetasunak

TXUKUNTZEN

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abe 21 0

Txukuntzeneko Maitane Ormazabalekin gaur KOMUNETAKO BAZTERKETAZ hitz egin degu.

LUZE EDO MOTZ

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz,Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Luze edo Motz ikuzkizuna sortu zuten. Honen berri orain dela hilabete tbatzuk eman zigun Mirarik, eta gaurkoan ere hementxe izan da gurean, izan ere, Olaberrin izango dira, abenduaren 10ean abenduko euskaraldiaren baitan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika