Goizerokoa

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 21 0

Andoni Calvo kolaboratzailea izan dugu gurean, eta gabonei begira, gure eta gure gonbidatuen mahaia nola atondu azaldu digu.

ELORDI GARCIA/ IMPARABLE MEDULA LIBURUA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 21 0

Leuzemiak bizitza aldatu dio Elordi Garcia Intsaustiri. Lasaiago, gozatzaileago eta eskertsu dago. Kaleratu berri duen IMPARABLE MEDULA Liburuan jaso du esperientzia, eta Lazkaoko azokan aurkeztuko du, larunbatean.

HIZPIDE MUSIKA TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 21 0

Musikaz Bali saioan , HIZPIDE musika talde Segurarra izan genuen. Akustikoan kantu batzuk ere jo zituzten.

AMAIA GARCIA/ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abe 21 0

Film berrien estreinuen berri eman digu Amaia Garcia zinema adituarekin.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 21 0

Laureano Telleriak garai bateko kontuak kontatu dizkigu.

SAN TELMO MUSEOA/BAGINEN BAGARA ERAKUSKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 21 0

San Telmo museoan erakusketa berri  bat jarri dute martxan. BAGINEN BAGARA , EMAKUME ARTISTAK: IKUSGARRITASUN(EZ)AREN LOGIKAK, Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa komisarien eskutik.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 15 Abe 21 0

Laiotz Herri eskolako Eneko, Ane eta Inat etorri zaizkigu gaurkoan ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko irratsaioa egitera.

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 21 0

Eureka zientzia Museoan urtarrilaren 9ra arte “Fotociencia 17” argazki erakusketa izango duzue ikusgai. Erakusketaren informazioa eta argazki batzuk aurkeztu dizkigu Larraitz Etxeberriak.

2021-12-15 JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Abe 21 0

Ongi eutsiko dio gaur ere eguraldiak on mailari elementuak modu onean direla. Orokorrean hodei gehiago ikusiko dugu baina goitik ibiliko dira goibeldu ere oso gutxi egingo dutelarik eta euri arriskurik bat ere gabe. Tenperatura atzoko moduan eta haizea ekialdetik suabe. Beraz, gaur ere bikain portatuko da eguraldia lurraldearen lekurik gehienetan baina hegoaldean ziertzoa edo ibai haizea mugituko da pixka bat, inguruetako giroa apur bat mikaztuaz.

2021-12-14 JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0

Oso gutxi aldatuko da eguraldiaren martxa. Ona deitzeko moduan garaiari dagokionez. Hodei edo laino batzuk agertuko dira baina oskarbia nagusi mantenduko da. Eta beste elementuak ere modu onean direla, ederki mantenduko du giro onari eusteko joera. Europako antizikloiaren isobarak jita onean harrapatuko dute lurralde hau eta akats txiki batzuk gora behera ederki eutsiko dio giro onari astean zehar. Beti ere goizetan fresko samar oskarbiak eraginda.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika