Goizerokoa
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 22 0
Ekimena psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin besarkadak duten garrantziaz aritu gara.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0
Marisa Barrena, maistra, psikopedagogoa, wikilaria, euskaltzalea eta feministaren eskutik gaurkoan ere, emakume borrokalari, indartsu…ezagutu ditugu: Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea,,Julia Hermosilla Sagredo, sestaotar anarko-sindikalista, milizianoa eta frankismoaren aurkako erresistentea,Zuriñe del Cerro, bizkaitar feminista aitzindaria,Joaquina Eguaras, hebraista eta arabista,Maria Francisca Marcelina Camino Arregi eta Ana Urkiza Ibaibarriaga euskal idazlea eta itzultzailea.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek , aste honetarako izango dituzten edukien berri eman digu.
MIREN BASARAS
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urt 22 0
Miren Basaras EHUko mikrobiologia saileko irakaslearekin hitz egindugu, egungo positibotasun tasaren inguruan, Omikron aldaeraren nondik norakoen inguruan baita datozen hilabeteetako joeraren inguruan.
PAULO GARAIALDE TXOSTENA
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 22 0
TRIPLE A taldeak, Paulo Garaialde hil zuela 40 urte bete ziren urtarrilaren 2an. Txosten bat prestatu dute auziaz, taxi gidaria zenaren auzian gertatu zena azaltzeko. Iñaki Garaialde, semea izan dugu estudioan.
KONTSEILU SOZIALISTA GOIERRI! PEAJERIK EZ!
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 22 0
GOIERRIKO KONTSEILU SOZIALISTAKO Mattin Intxaustirekin izan gara gaurkoan, Beasain eta Bergara arteko bidesariaren kontra, abian jarri dituzten ekimenen eta Urtarrilaren 9ako antolatu duten manifestazioaren inguruasn hitz egiteko.
ANDONI CALVOREKIN MUNDUKO HERRIALDE EZBERDINETAKO URTE ZAHAR EGUNEKO OHITURAK
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 21 0
Ezin urteari agur esan Andonirekin bat egin gabe; gure kolaboratzailerik saltseroenak, urte zahar honetan, munduko herrialde ezberdinetako ohituren berri eman digu eta bide batez, 2021ari agur esan eta berriari ongi etorria emateko aukeratu duen looka zein den ere aipatu ta ezagutzera eman digu.
AMAIA GARCIAREKIN 2021EKO ZINEMA ESTREINU ETA TELESAILEN ERREPASOA
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 21 0
Urteko azken egunean, Amaia Garciarekin, 2021ean pantaila handian zein “txikian” estreinatu diren filma eta telesail onenen errepasoa egin dugu; urte oparoa izan da, bainan hainbat ekoizpen eta estreinu ere bertan behera geratu behar izan dira pandemia tarteko.
Entzun hemen zeintzuk idatzi behar dituzun zure gogokoenen zerrendan.
GORKA HERMOSAREKIN ARITU GARA SOLASEAN
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 21 0
Gorka Hermosa, Urretxuko akordeoilari eta konposatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurkoan. Azken orduan Jon Maia bertsolari, kantari eta idazlearen “Kantu bat gara” emankizuna bertan behera geratu behar izan da murrizketengatik; Gorkak guzti honek eragin duenaren inguruan hitz egin digu eta bestalde bere azken hilabete hauetan egindako bidai (Siberia, Txekia, Normandia…) ta eskeinitako kontzertuen errepasoa egin dugu berarekin.
2021 urte borobila izan du urretxuarrak eta datozen egunak lasai pasako ditu etxean urte berriari ongi etorria ematen dion bitartean. Entzun hemen berarekin eginiko solasaldia.
EUSKAL PODCAST ELKARTEA SORTU DUTE
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 21 0
Gaur gurean, sortu berri duten Euskal Podcast Elkarteko Iñigo Sendinorekin izan gara.
Euskadin podcasten sorkuntza eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin sorturikoa; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan podcastgintzaren inguruko zenbait ekitaldi antolatzen hasi ziren elkartearen sortzaileak, baina ekitaldiak antolatzea motz gelditu zitzaien, eta horregatik erabaki dute egitasmoa abian jartzea.
Podcasten kontsumoa eta sorkuntza sustatzeaz gain, sortzaile amateur eta profesionalei zuzenduta egongo da, baina baita kontsumitzaileei ere. Entzun hemen Iñigorekin eginiko solasaldia.