Goizerokoa

SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 22 0

Sustatuko Luistxo Fernadezek aipatu digu Egunean behinen 9. denboraldia hastear dela eta baita Elketa sukaldaritza wikiliburua aurkeztu digu.LUISTXO FERNANDEZEK EGUNEAN BEHINEN 9.EN DENBORALDIAREN (DATORREN URT31TIK AURERA) ETA ELKETA SUKALDARITZA WIKILIBURUAREN INGURUAN HITZ EGIN DIGU

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urt 22 0

Laiotz Herri eskolako haurrak etorri zaizkigu beste behin, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun saiora. Gaur, Haizea, Sugar eta Libe etorri zaizkigu.

GORKA LIZASOREN ERRONKA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 22 0

Sin Mala intencion taldeko Gorka Lizakok,  MEAT LOAF handiaren doinuetan oinarritutako abesti ederr a sortu digu, eta abestian Berastegin eta Berrobin hil berriak diren gazte mendizaleei keinu egin nahi izan die.

KONTSEILU SOZIALISTA GOIERRI

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 22 0

Kontseilu sozialista Goierriko kide den Mattin Intsausti izan dugu Goizerokoan, pasa den astean Beasainen izan zen etxegabetzearen inguruan hitz egiteko , baita ere aurrera begira dituzten ekintzen berri emateko ere, tartean Urtarrilaren 29ko manifestazioa.

IDOIA APAOLAZA EKIMENA PSIKOPEDADOGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Urt 22 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, haur lotsatien ezaugarriak aipatu dizkigu.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urt 22 0

Marisa Barrena Wikilariak, gaurko egunez jaiotako edo hildako emakume esanguratsuen bizitza kontatu digu.Mentxu Alkorta,Beatriz Arzamendi, Miren Koruko Gonzalez eta Elisa Uriz.

nafarroako triki jaialdia lesaka

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urt 22 0

Nafarroako trikixa elkarteko kide den Irune Elizagoienek , Urtarrilaren 29an Lesakan ospatuko duten Triki jaialdiaren ingurukoak kontatu dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika