Goizerokoa

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 22 0

Martxoaren 8, seinalatu honetan, Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin, haurrak hezterako garaian, aitaren garrantziaz hitz egin dugu, berdintasunera beste pausu bat gehiago delako, zaintzaren zama eta zoriontasuna, ama eta aitaren artean elkarbanatzen bada.

IZEBA PROIEKTUA/BAKETIK/MAITE ASEGINOLAZA

Goizerokoa, Sailkatu gabea 08 Mar 22 0

Arrazoi ezberdinengatik jatorrizko familiarengandik bereizita eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden adingabeen izeba-osaba bezala aritzea onartzen duten familien edo pertsonen sarea da Izeba proiektua. «Zubiak eraikitzeko» ekimena dela azaldu digu Maite Aseginolaza proiektuko arduradunak.

GORKA LIZASO ERRONKA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 22 0

SIN MALA INTENCION taldeko Gorka Lizasok, emakumeen nazioarteko egunari lotutako kantua sortu du, Mikel Markez eta Aire ahizpen , konplize ditut kantuaren doinu ederrak baliatuz.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0

Marisa Barrena wikilariak, lau emakume bistaratu dizkigu gaurkoan. Bi euskal aktore: Felisa Mary  eta Fariba Sheikhan eta 2 emakume borrokalari: Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzailea eta  Maria Juana Gesalaga ekintzailea.

RAFA BERASATEGI

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0

Konbentzioaren gerra izan zen, 1793tik1795era Euskal Herrian. Eta Seguran, herri askotan bezala, bere altxorrik gabe geratu zen. Honen berri jaso dugu gurean, Rafa Verasategi, Segurarraren eskutik.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0

GOITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mar 22 0

Andoni Calvo kolaboratzailearekin, Errusia eta Ukraniako gerrak Eurovisionen izango duen eraginari buruz hitz egin digu, baita udaberrirako oinetakoen tendentziak zein diren aipatu dizkigu.

MAITANE ORMAZABAL/TXUKUNTZEN

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0

TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabalekin, Duela 15 egun DOKUMENTAZIO ANTOLAKETArekin hasi ginen: zein dokumentu gorde eta zenbat denbora. Gaurkoan hauek nola gorde hitz egin degu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0

SUSTATUko Luistxo Fernandezekin, ITALKI hizkuntzak ikasteko plataformari buruz aritu gara hizketan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika