Goizerokoa

JOXE LANDA

Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 22 0

Gaur pixka bat narrastuko da haizeak hegotik suabe joko duen arren. Goi geruzetako hodeiak trinkoagoak ekarriko ditu euri zaparradatxoak barreiatuaz. Trumoitsuak izan daitezke erauntsi horiek ater uneekin. Haizeak hegotik jarraituko du bareago eta tenperatura beherago baina asko jaitsi gabe, giroak goxo puntua dezentez mantenduko duelarik. Horrela gaur kaskartze aldera abiatu eta hurrengo egunetan gehiago nabarmenduko da joera hori.

AITOR AGUADO KORRIKA 2022

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Api 22 0

Igandean, apirilaren 10 Donostian amaitu zen 2022ko KORRIKA. Gaurkoan Gurekin Goierriko kordinatzailea izan den Aitor Aguado izan dugu haurtengo korrikaren balorazioa kontatzeko.

AMAIA GARCIA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 22 0

Amaia Garcia gure zinema adituak, asteburu honetarako eta Aste Santuko opor egunetarako, zinema aretoetan ikusgai izango ditugun filmen hautaketa eta hauen inguruko xehetasunak aipatu dizkigu.

PORROTX ETA MARIMOTOTS

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 22 0

Korrikaren 22. edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omendu ditu.
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osaturiko pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen; ibilbide horretan, eta bestelako baloreren artean, euskararen transmisioa landu dute bereziki
Ekitaldia pasaden urtarrilaren 7an izan zen, bainan gaur gurean, egun hortako bizipenen eta gaur beraien herrian Lasarten lekukoa hartu eta gozatu eta bizi izan dutenaren inguruan hitz egite digute Porrotxek eta Marimototsek. Bejondeiela!!  (@AEK_eus-ko argazkiak)

 

 

 

ORDIZIAKO EMAKUMEEN JABEKUNTZA ESKOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 22 0

Gaurkoan gurean, Ordiziako berdintasun zinegotzia den Ainhoa Jimenezen eskutik, Emakumeen Jabekuntza Eskolako nondik norakoak ezagutu ditugu.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 22 0

Laureano Telleriak atzoko eta gaurko kontuak ekarri dizkigu; Elizako jantziak, ilargien kontuak, jai erlijiosoak,.. eta askoz gehiago.

Joxe Landa

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 22 0

Egun hauetan epeltzeko joera mantenduko da. Udaberrian gaude, bainan uda giroa izango dugu hurrengo egunetan. Kostaldean tenperaturak epelagoak izango dira hegoa haizearen ondorioz.

sustatu

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 22 0

Sustatuko Luistxo fernandezekin izan gara eta hauek izan dira aipatu dizkigun albisteak:”Ikurrinak biziraun zuen r/Place-eko eromenean, azken suntsiketaren aurretik”, “Wikitribia, beste joko bat euskaraz, kronogramak ordenatzekoa” eta “Aita Santuak ‘Miñan’ liburua gomendatu du, Ibrahima Balderen bizipenak, Amets Arzallusek idatziak”

eureka zientzia museoa

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 22 0

Eureka Zientzia Museoko Larraitz Etxeberriarekin, “malkoen” inguruan hitz egin dugu; zer dira eta zertarako balio dute?, nolakoak dira?, malko guztiak berdina al dira?,..

MARISA BARRENA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Api 22 0

Marisa Barrena wikilariak, lau emakume aipatu dizkigu bere saioan:  Maria Luisa Ozaita (barakaldar musikagilea), Maria Dolores Arana (gaztelaniazko idazle zumaiarra), Nerea Iriarte (telebista aurkezlea eta kazetaria), Leire Narbaiza (gipuzkoar euskara irakasle, euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emalea).

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika