Goizerokoa
GORKA LIZASO – ARDIEN ANTZERA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 22 0
Sin Mala Intención taldeko Gorka Lizasok, gaurko egun berezi honetarako proposatu genizkion 4 hitzekin kantu eder bat osatu eta abestu du gurean.
Ohi bezela, hamabostean behin bisitatzen gaitu, eta aktualidadearekin zerikusia duten hitzak eta gaiak jorratzen ditugu modu musikal batean; gaurkoan, Ordiziako Artzain Egunarekin bat eginaz eta Etxahun Iruri-ren “Agur Xiberoa” kantuaren melodia oinarri hartuta, “Ardien Antzera” abestia aurkeztu digu. 😉
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0
Aste Santuko opor egunen ondoren, gaurkoan Marisa Barrena maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea, feminista eta wikilariaren tartea eskaintzeko aukera izan dugu.
Gaurko egunez jaiotako emakume aitzindari batzuen inguruan hitz egin digu, hauei buruzko xehetasunak eta beraien lorpenak nabarmendu dituelarik.
URDAIBAI BIRD CENTER
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0
Edorta Unamunok azken egunotan Urdaibai Bird Center-eko bisitarien joan-etorria etengabekoa izan dela aipatu digu; uneotan euren padura eder horretan udaberriko migrazioan dabiltzan hegazti mordoen ia maila berekoa 😉
Atsedena hartzeko eta baita ere elikatzeko baliatzen dituzte egun hauek hegaztiak; hauetako batzuen inguruan hitz egin digu gaurkoan Edortak.
GORKA HERMOSA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 22 0
Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan.
Tianjin Txinakoa hiria da, herrialdean biztanle gehien dituztenetan bosgarrena eta Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren egoitza izango den honetan, mundu osoko akordeoi-jotzaileei aukera emango diete euskal konpositorearen lanak interpretatzeko aukera.
Sari gisa, Hermosak obra bat idatziko du beren beregi irabazlearentzat, eta urtebetez esklusiban jo ahalko du lan hori garaileak; guzti honen inguruan aritu gara Gorkarekin gaur gurean.
SEGURAKO ASTE SANTUA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Api 22 0
Apirilaren 14tik 18ra Segurako Aste Santua ospatuko da. Estudiora etorri zaizkigu antolakuntzako kideak.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0
Eguraldiaren izaera aldatu egingo da. Haizea iparretik jarrita tenperatura asko jaitsi eta giro umela eta freskoa jarriko da martxan baina euri gutxirekin. Hala ere asko nabarmenduko da petralkeria hori galanki mikaztuaz grazia gutxiko eguraldia izango delarik.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0
Donostiako San Telmo Museoan erakusketa berria martxan jarri dute: “Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan”. Gaurko gurean Javier González de Durana erakusketaren komisarioarekin izan gara.
ANDONI CALVO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 22 0
Gure kolaboratzaile saltseroena 8 egun Walt Disney World-en, Floridan izan da. Bertan bizitakoa kontatu digu gaurko saioan.
NIKO OSINALDE GOITUR
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 22 0
Aste Santua ate joka dugu eta gaurkoan Goiturreko zuzendaria den, Niko Osinaldek Goierrin espero den bisiten inguruan eskaini digu informazioa. Goierrin egin eta egongo diren ekitaldi, feria eta bisitarien inguruan hitz egin digu ere.
HERRIA BIDELAGUN PROGRAMA
Goizerokoa, Sailkatu gabea 12 Api 22 0
Legorretako Udalak martxan jarri duen “Herria Bidelagun” programa ezagutu dugu Legorretako Udaleko Gizarte langilea den Itsaso Urretagoienaren eskutik.