Eguraldia

2021-09-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Ira 21 0

Zertxobait aldatuko da eguraldiaren martxa baina onaren mailak ez du asko galduko eta akats txiki batzuk gorabehera ongi portatuko da eguraldia. Goi geruzetan hodeiak trinkotuaz, euri zaparradatxoak barreiatuko dira baina beste elementuak modu onean mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari kostaldean apur bat narrastuko den arren.

2021-09-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Ira 21 0

 Gaur hego haizea mugituko da pixka bat eta leku batzuetan apur bat molestatu ere bai baina gainerako elementuak modu onean direla akats txikia izango da hori uda giroari bikain eutsiko diolarik. Zeru sabaia goiko hodei sare batzurekin dotore agertuko da. Hego haizearen ufadatxo horrek iluntzerako baretze aldera egingo du eta zeru sabaiko hodeiek trinkotze aldera eginaz, euri mehatxua sumatuko da eguna bukatzerako. Hurrengo egunetan pixka bat nahaste aldera egingo du.

2021-09-06 EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Ira 21 0

Gaueko eta egunsentiko haizearen hego ukituak gorantz eragingo dio tenperaturari beroa galanki nabarmenduaz uda giro bikainarekin. Hodei sare batzuk zeru sabaian oskarbia nagusi dela eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Bero galanta baina jasangarria elementuak modu onean direla. Kostaldean ere asko nabarmenduko da beroa baina barnealdeetan dezente gorago tenperatura bero lamada gehiago nabarmenduaz.  Beraz, egun batzuetan uda giro bikaina.

2021-08-25 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Abu 21 0

Orokorrean oso gutxi aldatuko da eguraldiaren izaera onaren mailari bete-betean eutsiko diolarik. Tenperatura pixka bat gorago batez ere barnealdeetan eta goiko hodei batzuk zeru sabaian barnealdeetako mendiguneetan ekaitz bakanak gara daitezkeelarik. Horrela gaur ere uda giro bikaina. Tenperatura kostaldean tamaina onean baina barnealdeagoetan bero zapa nabarmenduko da eguzkiak eta hego ukituko haize leunak xaxatuta. Udararen zantzuak.

2021-08-24 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Abu 21 0

Tenperatura eta haizea berdintsu baina dotoreziak irabazi laino edo hodeirik bat ere gabe. Oskarbiarekin egunsentian fresko samar baina hego ukituko haize leunak eta eguzkiaren igurtziak azkar epelduko dute giroa goxotasuna galanki nabarmenduaz. Beraz, uda giro bikaina, kostaldean ere tenperatura tamaina egokian dela eta barnealdeagoetan bero puntua nabarmenduko da bolatan haizea ekialdetik pixka bat mugituko den arren. Hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko du.

2021-08-23 EGURALDIA* JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Abu 21 0

Tenperatura eta haizearen jita berdintsu baina dotoreziak asko irabaziko du goiz partean lainoak saretu eta arratsaldean oskarbia nagusituko delarik. Itxura polita hartuko du eguraldiak hobetzeko joera nabarmenduaz eta iragarpen zantzuek erakusten dutenez, bikain portatuko da eguraldia astean zehar onetik onerako joerari eutsiaz. Beraz, uda giro bikaina elementuak  modu onean direla, sekulako on aldia gozatzeko aukera izango dugularik Euskal Herri guztian.

2021-08-06 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Abu 21 0

Ipar haizeak dezente zapuztuko du atzoko uda giroa laino narrasak barreiatuko dituelarik. Ipar isuri aldean giroa moteldu eta zikinduaz, atzoko onaren mailak dezente galduko du batez ere kostaldean. Tenperatura beherago ipar haizeak eraginda, giroa dezente petralduaz. Lurraldearen hegoaldean bikain mantenduko da uda giroa haizeak pixka bat mugituaz apur-bat mikaztu arren. Eguraldiaren joera aldatze honek egun batzuetan iraungo du uda giroa zapuztuaz.

2021-08-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Abu 21 0

Gaur udarako giroa izango dugu. Illutzean aldaketa izango da.

2021-08-04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Abu 21 0

 Atzoko tankerari eutsiko dio epeltasuna eta dotorezia berdin samar direla eta biak ere zertxobait falta uda giroa bete-betean osatzeko, batez ere ipar partean. Hegoaldean ederki lortuko du maila hori uda giroa nabarmenduaz bai dotoreziarekin eta baita goxotasunarekin ere, ipar partean baino hobeto gauzatuaz eguraldiaren izaera hori. Beraz, oro har uda giro lortu ezinean oraindik

2021-08-03 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Abu 21 0

 Zertxobait epelago baina hodei gehiagorekin, dotorezia  apur bat galduko du. Euri mehatxua egongo da eta nonbaiten zipriztin batzuk bota ere bai baina onaren mailak gutxi galduko du eta uda giroa mantenduko da egun guztian, hegoaldean gehiago nabarmenduaz, epelago eta garbiago izango delarik. Beraz, oro har dotoreziaren galera txiki horrengatik bikain eutsiko dio uda giroari Euskal Herri guztian, garaiari dagokiona dezente nabarmenduaz. Estimatuko dugu uda giroa nabarmentzea.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika